Enfin, eskerrik asko afari-gonbiteagatik (ez dakit gonbite tonua daukan baina
tira); kontua da daten arabera ahal izango dudala ala ez (diot dudala, saiatuko
naizen arren, zail ikusten dudalako beste batelaririk komentzitzea, halako
mobida baterako). Bestetik, autorik ez dut -ezta gidabaimenik ere- eta
imajinatzen dut Eibartik ez dela Gasteizerako autobusik irtengo, demagun,
gaueko hamabietan edo ordu batetan, biharamunean nire aita-zer eginekin
konplitu dezadan (igoal guk Lurraldebusik izango bagenu...). Horietxek planari
ikusten dizkiodan arazoak.
Baina, bueno, hutz egingo dugu data bat finkatzen denean...
Ondo izan denak

Iban.

Luistxo Fernandez escribió:

> At 20:20 12/09/2006, you wrote:
> >Trebi, exitua euki dok,e! Atolatuik, jarrik fetxak, garik jarriko jok-eta
> >botaziño sistemia. Ala, menos smba y mas travallar!
> >leire
>
> Barixaku honetan, Donostia, des-hitzaldi bat dago. Desconferencia Cadius.
> Deshizlarietako bat neu izango naiz.
> http://desconferencia.nireblog.com/
>
> Des-hitzaldi bat zera ei da, entzuleek berek edo agertzen diren beren kasa
> sobre-la-martxa antolatzen duten jardunaldi bat. Esanez bezala, bueno,
> elkar gaitezen egun horretan, eta egitaraua, ba, benga, boluntarioak...
> besteak ekarri jana, lekua hark, proiektorea horrek, halaxe. Interneteko
> ebentoetan, dela posta-zerrenda batekin, blog batekin edo wiki batekin,
> hala antolatzen dira gero eta gauza gehiago.
>
> Afaritik haruntzago, desjardunaldi bat egin dezakegu. Hortaz, dei bat egin
> nahi nuke Desjardunaldi bat egiteko. Kontxo, erakunde teknologiko puntako
> bat gara, eta erantzukizun bat daukagu Euskal Herriarekiko !!
>
> Badakizue Luistxo, protagonismo bila beti, prest egoten dela eibarnauten
> aurrean afalostean bere jakituriaz fardatzeko.
> Baina, ojo: ez Luistxo bakarrik, eta ez hiper-teknologia bakarrik.
>
> Nik programa osatuko banu, jarriko nuke:
>
> - Volgako batelariren bat etor dadila behingoz, bere litera-zine hori
> ostatatzeagatik ordain dezatela peajea Eibarrera, eta eskain diezagutela
> desaurkezpen bat, deskritika bat, desirakurtaldi bat edo desastreren
> bat.  http://www.eibar.org/blogak/volga
>
> - Leire Narbaiza. Eustakioren ipoñak iragarri ditu blogean.
> http://www.eibar.org/blogak/leire/33
> Ahoz ere entzuteko modukoak izango direla pentsatzen dot.
>
> - Mendikute. Esperantza gazte horietako bat. Eibarko txarangen jarduna
> hobetzeko plan estrategikoa.
>
> - Asier Sarasua: Fernando Muniozgureni emandako agurrean erakutsitako
> post-it-ekin eta anekdota batzuekin kontakizun polita josi zuen, nik uste
> dut gure lagunaren gaineko zeozer kontatuko lukeela.
>
> - Txikillana: Hormasprayko kolekzioa, artea, mezuak eta hormak Euskal
> Herrian, diaporama komentatua.
> http://flickr.com/photos/txikillana/tags/hormasprayko/
>
> Baina klaro, Arrateko Amak esateak ez du balio. Herriak egin behar du
> berba, eta boluntario aurkeztu.
>
> Formatuaren aldetik, bakoitzak 10-15 min estrikto besterik ez lituzke
> izango, gehi 5-10 minutu berriketarako, eta akaso afalaurretik (edo
> bazkalaurretik, zapatu batera pasatuko bagenu geure bilkurarena, aukera bat
> izan leike), hobeto litzateke.
>
> Ala, menos samba e mas traballar
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to