Irten zen gaia zerrenda honetan, ea indigenen hizkuntzen alde ba ote zebilen Evo Morales Bolivian. Horren berririk ez aurkitzea, indizio susmagarria iruditzen zitzaion Amatiñori. http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/14818/focus=14833 Nere ustez, notiziak ez aurkitzeak ez luke hori esan nahi... baina ezin jakin.
Amets Arzallus kazetaria Bolivian dabil Argiarako erreportaiak eta elkarrizketak egiten. Evo Morales ere elkarrizketatu du. Ez dirudi hizkuntzen kontua libretako gai-ordenean eraman duenik Arzallusek. Evori ez zion galdetu. http://www.argia.com/bolivia/osoa.php?id=225#erantzunak Argian ez dut hizkuntza politikarako txintik aurkitzen orain artean, eta Ametsen blogean neuk galdera bat utzi ondoren, hau da Ametsek utzitakoa: >Ketxua eta Aimara hizkuntza ofizialak dira lehendik, baina La Pazen eta >Sucren behintzat, pertsona gehienak, eta pertsona ez diren denak, >gazteleraz sumatu nituen. Jakin ezean hizkuntza ofizialak direla, gu ez >ginakeen ohartuko. Evoren erantzunik ez dugu horren inguruan, baina >Gregorio Iriarte eta Manuel Egigurenena bai. Bien artean osatu zuten >erantzuna. Zantzu bezala balio lezake, beraz hona hemen: Hidrokarburoak >bezala, ezin ote lirateke hizkuntza indigenak ere nazionalizatu? Evo jada >horretan ari da. Eskoletan aimara eta ketxua erakustea derrigortzen ari >da. Evoren hizkuntza politikak trilinguismoa bilatzen du. Ikasleak jakin >behar du gaztelera, bere indigena hizkuntza (ketxua bada ketxua, aimara >bada aimara, eta guarania bada guarania), eta kanpoko beste hizkuntza bat. Nonbait Egiguren eta Iriarte horiek esaten dute eskolako politika bat badagoela. Baina ez da oso datu zehatza. Azken batean, jakin barik jarraitzen dugula iruditzen zait. Evok hizkuntza politikarik baduen ala ez. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
