Luistxok: <Nere ustez, notiziak ez aurkitzeak ez luke hori esan nahi... baina ezin jakin.
-- Batetik, nik ez najuan notizixetan bakarrik begiratu, Bolibiako Gobernuan peoran be baiño. http://www.presidencia.gov.bo/ Aurrekoz atzera juanda, Evo Morales presidente aukeratu zebenetik honako bere hitzaldi guztiak topatu leikiaz, baitta bere aurrekuanak be. Hizkuntza eta kultura-aipamenik... Bape gero. <Ez dirudi hizkuntzen kontua libretako gai-ordenean eraman duenik Arzallusek. Evori ez zion galdetu. -- Harrigarri xamarra Argiak haraiño juan eta holakorik ez galdetzia... Ez juat burura etorri jatana esango. >Ketxua eta Aimara hizkuntza ofizialak dira lehendik... -- Hai zuzen be, nik esan nebanez, "ez pentsa gero gai hauek berriak direnik Bolivian. Hugo Cárdenas aimara lehendakariorde izan zen 1993ko hauteskundeen ondotik eta Euskaltzaindiaren aholkularitza eskatu zuen hango hizkuntzak arautzeko eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarena, berriz, elebitasuna bideratzeko..." >Evo jada horretan ari da. Eskoletan aimara eta ketxua erakustea >derrigortzen ari da. Evoren hizkuntza politikak trilinguismoa bilatzen >du. Ikasleak jakin behar du gaztelera, bere indigena hizkuntza (ketxua >bada ketxua, aimara bada aimara, eta guarania bada guarania), eta kanpoko beste hizkuntza bat. -- Ez juat ez nik ezetzik esango, baiña ez dok iñun horren aztarren idatzirik agertzen. Hori bai, Moralesek kontratu dittuan "hezkuntza-adituak" Kubakuak dittuk... Jende oso ona segurutik, baiña ez behintzat elebitasun-kontuetan adituak. <Azken batean, jakin barik jarraitzen dugula iruditzen zait. Evok hizkuntza politikarik baduen ala ez. -- Iñok pentsatzen jok Evok hizkuntza-politikarik baleka ez genduala honezkero haren barririk izango? Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez Enviado el: miércoles, 20 de septiembre de 2006 8:49 Para: [email protected] Asunto: [eibar] Evo eta hizkuntzak Irten zen gaia zerrenda honetan, ea indigenen hizkuntzen alde ba ote zebilen Evo Morales Bolivian. Horren berririk ez aurkitzea, indizio susmagarria iruditzen zitzaion Amatiñori. http://thread.gmane.org/gmane.culture.basque.eibartarrak/14818/focus=14833 Nere ustez, notiziak ez aurkitzeak ez luke hori esan nahi... baina ezin jakin. Amets Arzallus kazetaria Bolivian dabil Argiarako erreportaiak eta elkarrizketak egiten. Evo Morales ere elkarrizketatu du. Ez dirudi hizkuntzen kontua libretako gai-ordenean eraman duenik Arzallusek. Evori ez zion galdetu. http://www.argia.com/bolivia/osoa.php?id=225#erantzunak Argian ez dut hizkuntza politikarako txintik aurkitzen orain artean, eta Ametsen blogean neuk galdera bat utzi ondoren, hau da Ametsek utzitakoa: >Ketxua eta Aimara hizkuntza ofizialak dira lehendik, baina La Pazen eta >Sucren behintzat, pertsona gehienak, eta pertsona ez diren denak, >gazteleraz sumatu nituen. Jakin ezean hizkuntza ofizialak direla, gu ez >ginakeen ohartuko. Evoren erantzunik ez dugu horren inguruan, baina >Gregorio Iriarte eta Manuel Egigurenena bai. Bien artean osatu zuten >erantzuna. Zantzu bezala balio lezake, beraz hona hemen: Hidrokarburoak >bezala, ezin ote lirateke hizkuntza indigenak ere nazionalizatu? Evo >jada horretan ari da. Eskoletan aimara eta ketxua erakustea >derrigortzen ari da. Evoren hizkuntza politikak trilinguismoa bilatzen >du. Ikasleak jakin behar du gaztelera, bere indigena hizkuntza (ketxua >bada ketxua, aimara bada aimara, eta guarania bada guarania), eta kanpoko beste hizkuntza bat. Nonbait Egiguren eta Iriarte horiek esaten dute eskolako politika bat badagoela. Baina ez da oso datu zehatza. Azken batean, jakin barik jarraitzen dugula iruditzen zait. Evok hizkuntza politikarik baduen ala ez. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
