Leire, zurekin nago ein leiken kritika arrazoitu eta gogorrena hizkuntza aldetik dagon hutsunia dala. Hasiera baten elebiduna izateko zegon pentsatuta baña gidoilarixa ta antzezliek hala ein dabe... eta lan larregi ein ez dogunok ezin, gabonetatik hona lanian aritu diranei, dana hankaz gora jarri. Zentzu horretan zure komentarixua jasota geratzen da (benetan), eta hurrengua euskara hutsez bada, bixon poztasunerako.
Ez da zama beste batzuei botatziarren, baña Musika Bandatik eta antolakuntzatik eindako lana (edo publikoa dana behintzat) elebiduna izan da: pantaila erraldoian emango den bideoa, propaganda (kartelak, programa, prentsa-oharrak...), dirulaguntza lortzeko eskutitz eta dossierrak... Nik, zapatuan... saxofoia joko dot... eta bardin ingelesez eta moskitoz. Patxo bat ta segi gogor euskerian alde. Josu. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
