----- Original Message -----
From: Amatiño
Sent: Monday, September 18, 2006 2:35 PM
Subject: [eibar] RV: Yoyes ez zen errenditu

 
Amatiñok dio:
-- Hire tesixa jarraituezkero, ETAn burruka armatua ez dok politikua, morala baiño. ETAk ez jok nahi ajente politikua izan, morala baiño. ETAna ez dok konfrontaziño politikua, gerra santua baiño...  Hik badiñok...
Hik be ondorixuak ateratzen ez daukak masterrik, ez dok? 
 
 
Amatiñok dio:
-- Nik ez deuat ETAn izenian iritxirik eskatu. Hire iritxixa jakin nahi juat. ETAna ez jatak hamen bape ardura.
Ondo, horixe egin izan juat beti, nere izenian erantzun, baiña gaur egunian kartelak pegatziarren be jendia barrura sartzen bajuek, foro publiko baten galderak egitteko estilo hori erabiltzia  sobran daguala uste juat.
 
Amatiñok dio:
-- Horrek esplikauko leukek Espaiñiako indar armatuen kontrako erasua, ez leukek esplikauko Frantziako indar armatuen kontrako erasorik eza, eta ez jok argitzen zeraittik ETAk erail jestazen hiru lagun: Zabaleta, Azpiri eta Korta.
Bale, ez badok pentsatzen euskaldunok inposiziño español eta frantzesa daukagunik konforme, baiña hire lagunen aipamena egitten badok, nik neriena egingo juat eta holan ez juat uste oso urrutira iritsiko garanik. 
 
Txistok dio:
<Euskal Herrixari autodeterminaziño eskubidia aitortzia bakoitza bere lekuan eta bere indarrakin lagatzia besterik ez dala uste juat.
Amatiñok dio:
-- Aldarrikapen politiko bat (edo hau be morala dala uste dok) defenditziagaittik  jendia hiltziak esplikaziñon bat izango leukek hauteskunderik ez daguan gizartian, edo maiorixiak hala eskatuko baleu. Baiña, hain zuzen be, garbi daok ETAn jarreriak gitxi-gitxi batzuk baiño ez dabela onartzen Euskal Herrixan. "ETA, Herria zurekin" gizurra dok. Batasunak bajakik eta, honezkero, ETAk jakin biharko leukek. Begira gero ze kontraste: hik zuhur asko jokatzen dok lagunen arteko foro batian ETAri buruzko hire iritxixa emoteko orduan eta, bittartian, ETAn lotsarik eza gu guztion izenian --eta iñori galdetu barik gaiñera-- jendia hiltzen eta erasotzen.
Ez juat adittzen ondo parrafo honen zentzuna, nik zuhur eta bittartian ETA jendia hiltzen? Gaur egunian,  hilzorixan daguan bakarra aspaldixan kalian egon biharko leukian Iñaki de Juana Chaos dok. Hi bai hi zuhurra!
(Baiña akaso ez jaut ondo adittu, azalduko destak)
 
Txistok dio:<
oiñ momentuan zer egin bihar dogun agintzen deskuen bakarrak españolak eta frantsesak dittuk.  
Amatiñok dio--
 Iparraldian eta Nafarruan ziharo nausi izatiaz gaiñera, Euskal Autonomi Erkideguan ixa erdi inguru diran españolak eta frantsesak... esangura dok? Ala besten  batzuk dakazak goguan?
Amatiño, ez al haiz jabetu ondiño? Kontua ez dok zein dan gehixen, inportantia dok baina gehixago izatiak ez jok sekulan arrazoia edo eskubidia hire alde daguala esan nahi, nire ustian behintzat! Nik eta herri honetako zati handi batek (gehixago ala gitxiago ikusiko juagu aukera daukagunian) español eta frantsesak dittuen aukera berdiñak nahi jittuagu, ez gehixago, ez gitxiago! Ondiñok hori ez badok adittu,... malo!
 
Txisto
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Txisto
Enviado el: jueves, 14 de septiembre de 2006 20:13
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Yoyes ez zen errenditu

Bueno, hiretzat hori iritzi politikua badok, normala dok geu bi leku diferentetan egotia, hain desberdin aitten bajittuaguz politika kontuok.
Bueno hirugarren honetan neri eskatzen destak aipatu be ezin diran horren izenian erantzutia, zerrenda honetan beste batzutan be izan nok trantze horretan eta oiñguan be erantzungo deuat, baiña hurrengorako kontuan hartik eta ez bialdu neri besteren batzuk erantzun biharreko galderarik! Oiñ ezkero horrenbeste jakingo dok eta!
 
1.- Nere ustez ETAren nahixa ez  zuan beren moduan pentsatzen ez zebenak hiltzia. Borroka armatuari ekin bazetsan batzuek gure nahixen gaiñetik eurenak inposatu izan deskuelako izan zala uste juat. Inposiziño Español eta Frantseraren kontrako burrukia dala uste juat.
2.- Hori hire interpretaziñua dok, baiña Euskal Herrixari autodeterminaziño eskubidia aitortzia bakoitza bere lekuan eta bere indarrakin lagatzia besterik ez dala uste juat.
3.- Bigarren galderakin erantzunda daguala uste juat, baiña beste modu batera esango deuat, oiñ momentuan zer egin bihar dogun agintzen deskuen bakarrak españolak eta frantsesak dittuk.  
 
4.- Nik ez juat esan Yoyesen erabagirik ez dotela errespetatzen, ez lehenengua eta ez bigarrena, zalantzan jarri doten bakarra zeure lehenengo artikuluan esandakuak. Nik, hire moduan, bera ez najuan ezagutu eta ezin juat iritzi garbirik emon horren gaiñian, baiña hire artikuluan tonu orojakillia ikusitta ezin izan nintzuan isildu.
 
 
Txisto.
 
 
 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to