Ura juan ta presia! Ez daukak ezer barkatzekorik, hurrenguan idatzi aurretik aurreiritzi gitxitxuago erabili eta listo! Hire galdera edo aginduari ez detsat erantzungo, aurrekuan azaldu neikian hori ta ez najuan egin, ez juat alde horretatik jo nahi eta zergaittixa be azalduta jaok, ez juat uste eztabaida honetan ezer aportatzen deskunik. Euskaldunok, gobernu espaiñol eta frantzesan inposiziñuari erantzuna emateko sortutako gatazka politikuari "gerra" edo "conflicto armado" deitzia? Danetik izan juagu historian, baiña oiñ momentuan, neuk behintzat, nahixago juat gatazaka politikua deitzia, zeuk ikusi nola izendatu bihar dozun. Amaierako galderiari hasieran erantzun jetsat, bakoitzak bere hildakuak dittu eta bakoitza zelan eta zergaittik hil/erail zan/zeben hamen diskutitzen hastia alperrikakua iristen jatak, besterik ez. Hortik jarraittu nahi badok, segi! Baiña ez nerekin. Txisto.
----- Original Message ----- From: "Josu Mendicute" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[email protected]> Sent: Friday, September 22, 2006 6:26 PM Subject: Re: [eibar] RV: Yoyes ez zen errenditu Bale, Txisto, orduan barkatu, eta esaidak, mesedez, zelan hil ziran hire lagunak. Gai honetan, eta hik esandakuak ikusirik, ez dot uste gaixotasunez hildakueri buruz ari haizenik. Ala bai? Ez dot esan "al que anda le pasa" baña gatazka armatua ETAren aurka argi eta garbi azaldu ez diranek (eta aurka azaldutako batzuek be) GUDA (gerra) moduan definitu izan dabe (ala oker nabil?), eta guda baten bi bandokuak hiltzen dira (hortan be oker banabil esaidak, gero!). Amatiñon lagunak (Korta gure aittan laguna be bazan) zelan izan ziran herailiak ez destak diskutiduko, behintzat. Ala bai? Josu, en plan dubitativo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
