Kaixo Gari:

Ondo dakit nik esandakua zer dan, hitzez hitz gaur idatzitakuak dira-ta. 
Eta ez errepikatze aldera...lehenau be luzetxuau jardunda nago-ta 
zerrenda honetan garapenakin goratabera, mezu zaharretan begiradatxua 
ein zeinke.

Eta garapena BAI. Baiña zelakua? Gaur egun nagusi dan garapen modeluan 
kontrakua naiz, GARAPENKERIXA deitzen nebana. Energia iturri eta 
lehengai FOSILETAN OINARRITUTAKUA, eta munduko aberastasun-pobrezia 
balantza geruau ta gehixau desorekatzen dabena. Eta GARAPEN MOTA HAU 
ZERTARAKO? Barriro galdetzen dot.

Badago garatzeko beste modurik!!!! Zelan ez ba...eta GARAPEN mota 
horietxen ALDE egongo naiz. Premixa larrixan gaoz-eta. Zelan ba ez 
dittugu biharko!!! Eta klaro, oiñarte garatutako gauza guztiei ahalik 
eta erabilpen onena bilatzian aldekua naiz, eta sortutako kaka guztia 
birziklatzian aldekua be bai. Baitta ENERGIA NUKLEARRA erabiltzian 
aldekua be bai... Ze moduz uranio erauzketa guztiak gelditzen badira eta 
martxan dagozen zentralekin energia sortzeko munduko arma nuklear 
guztietan daguan uranioa xahutzen bada eta gero zentral arriskutsuak 
betiko itxi?

Dana dala, eta zoriontasunakin bueltaka, aukeran, nahixao dot zoriontsua 
izatia ez izatia baiño.

Hobeto, zoriontsua eta garatua.

Eta ondiok hobeto, zoriontsua, garatua eta garapen horrek beste iñor 
pobreziara kondenatzen ez badau eta planetaren giza bizitzarako 
baldintzak erasotzen ez badittu...Orduan, bai:

ZORIONTSU.

Asier Arregi


Gari Araolaza(e)k dio:

>Asier Arregi(e)k dio:
>  
>
>>Ez dot nik inun-inoiz garapenik bihar ez dogula esan, ez eratorritta, 
>>ez eratorri barik. Garapen motari buruz ari naiz. Garapenaren 
>>kalitatiaz. Bizitzaren kalitatiaz. Gizakien arteko harremanen 
>>kalitatiaz. Garapenaren erabilpenaz.
>>
>>    
>>
>
>Igual ez modu zuzenean, baina zuk esandakua da:
>  
>
>>ZERTARAKO GURE GARAPENA? Ez ete dakagu medixorik zoriontsuago, pozixau, 
>>eta hobeto bizitzeko?
>>    
>>
>
>Bestalde:
>  
>
>>Kenya eta gaur egungo Afrika lurralde aberatsian bizi diran pertsonen 
>>egoera pobria Europa "garatuagoak" 500 urtez egindako ustiaketak 
>>eraginik izan al dau? Eta ala ta guztiz gure kolore bardinakin? 
>>Gizurra izango da! je, je.
>>    
>>
>Bai, baina honek ez du garapena eta zoriontasunarekin zerikusirik. 
>Garapen desberdintasun horren arrazoietaz hitzegin genezake, baina ez 
>dut ulertu gaia hori zenik.
>
>Bestalde, garapen mailak eta zoriontasunak erlazio zuzenik ez dutela 
>uste dut, baina zoriontsu izateko, aukeran herrialde garatu batean egon 
>nahi nuke. Dudarik gabe.
>
>Gari
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to