Garik: <Nik ere badaukat haraino joateko gogoa. Gertuen, behin bi orduz Nantesen egon nintzat lan kontuegatik, baina hala ere Mont Saint Michel-etik urrunegi. -- Saint Michel najekan helburu baiña, bide batez, Rennes, Saint-Malo, Dol-de-Bretagne, Dinard eta Dinan "ezautu" jittuat bizikletaz. Danak ikusgarri baiña, aukeran, Saint-Malo eta Dinan... demasekuak gero. Benetan ustebakuak¡ Saint-Malon hondartzara be jetxi nitzuan arranpan zihar eta, maria behian zeguanez, itsasaurrian daguan fuerte bateraiño heldu. Kaioak eta beste hiru edo lau txori-mota batzuk jeguazen (guztira berrogeitaka) potzuetan. Eta... ezta mugidu be.
<Mutrikuko triskantzaren inguruan egon da norbait zeozer erantzuteko moduan? ez da lana jartzeagatik, baina nik galdera egin eta erantzun bat lortuko zenuela esan zenidan eta... -- Ez nok ahaztu. Bajakixat zorretan naguala. Ein najuan galderia, aindu jesten erantzungo zestela baiña... Gaur arte. Amatiño Gari PS: Anekdota bategatik Nantesekoa ez zait sekula ahaztuko. Barkatu abuelo cebolleta moduan jartzen banaiz. Egun hartan egin neban tokau jatan laneko biajerik karanbolikoena: Goizeko 7tan Biarritztik hegazkinez atera, 11tan Paristik Nantesera eta eguerdian (bai, 12etan) bazkaldu neban zeozer Nanteseko airportuan. Kotxe bat alkilatu eta ordubetera zegoen fabrika batean neukan bilera ordubietan. Hara iritsi eta esan zidaten barkatzeko, konfundituta deitu nindutela haraino eta ez neukala joan beharrik. Autoa hartu, berriz Nantesera eta oraindik abioiaren ordurako denboratxoa neukanez, gutxienez itsasoa ikustera joan nintzan. Beste tiradatxoa kotxez, itsasoa ikusi (hamar minutu) eta itzuli aireportura, Nantes-Pabe eta Pabe-Biarritz (!!) hegaldiak eginez. Gaueko 12etan etxean nengoen! Amatiño(e)k dio: > Asteburu luzean (hiru egun) Bretañan egon naiz, bakar-bakarrik. Autuan > juan eta bizikletan ibili. Aspalditxo najeuan juatekotan eta... > berandu baiño lehen... > Merezi jok. Benetan. Datorren urtian barriro eingo juat juan-etorrixa. > > Hona martitzen goizian handik bialdu najuan asteroko kronikia: > > > Saint Michel > > > > Egunon. Saint Michel Mendian nago, Normandia eta Bretainiaren arteko > mugan, itsasoz inguraturik orain mila urte beneditarrek eraikitako > abatetxean. Badakizue, maria gora eta maria behera, itsasoak hamalau > metroko gorabehera egiten duen hondartzan... > > > > Urtero hiru millioi turista etortzen dira bazter honetara, Euskal > Herri guztira baino gehiago. Kontua da, ordea, turismo ugari hau > honaino etortzen dala Saint Michel Mendia urez inguraturik ikustera > eta, hain zuzen ere, turismoa erakartzeko egindako zubi eta > aparkalekuen eraginez, itsasoa gero eta gehiago ari dala urruntzen. > Betikoa, turismoak berak dihardu turismoaren urrezko arrautzak apurtzen. > > > > Arazoa konpontzeko zer egingo eta... ingeniari-taldea hamar urtez > jardun da irtenbideren bat asmatu gurarik eta baita asmatu ere: > harresiak eta aparkalekuak kendu, ibai-korrontea bizkortu eta > itsasbeherako indarra erraztu... Bost urte iraungo dute lanek, 164 > milioi euroren aurrekontuaz. > > > > Benetan pozteko erabakia da, beti ere pozgarria da-ta erruak > aitortzea, txarto eginak konpontzea eta naturari bigarren aukera > eskaini nahi izatea. Baina, hala ere, onartu beharko inork ez lukeela > horrenbesteko inbertsiorik egingo bertako etorkizun turistikoa kinka > larrian ez balego. > > > > Urak ingeniariek esandako moduan mugitzen baldin badira, 15 urte barru > Saint Michel egiazko uhartea izango da berriro, eta urtero bost milioi > turista etorriko dira. > > > > Inork ez du esaten zelan arraio sartuko diren astero ehun mila > turista, buelta osoa emateko hamar minutu besterik behar ez duen > arkaitz-punta honetan, baina hori hamabost urte barruko Goiz > Kronikakoek kontatuko dizuete. > > > > Bitartean ni banoa, maria gora dator eta... > > > > Amatiño > > Euskadi Irratia > > GOIZ KRONIKA > > 2006.10.03 > > ---------------------------------------------------------------------- > -- > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
