Bai, ederra da benetan. Itzela da zelan mobitzen dan itsaua, mariak zelako
abixadia hartzen daben.
Ahal izan ezkero Lorient-eko festibal interzeltikora juan, pasada bat da!
Eta mariskua? Bua, pasada bat.
Ointxe bertan jaungo nitzake Bretañara
leire

> Garik:
> <Nik ere badaukat haraino joateko gogoa. Gertuen, behin bi orduz Nantesen
> egon nintzat lan kontuegatik, baina hala ere Mont Saint Michel-etik
> urrunegi.
> -- Saint Michel najekan helburu baiña, bide batez, Rennes, Saint-Malo,
> Dol-de-Bretagne, Dinard eta Dinan "ezautu" jittuat bizikletaz. Danak
> ikusgarri baiña, aukeran, Saint-Malo eta Dinan... demasekuak gero. Benetan
> ustebakuak¡ Saint-Malon hondartzara be jetxi nitzuan arranpan zihar eta,
> maria behian zeguanez, itsasaurrian daguan fuerte bateraiño heldu. Kaioak
> eta beste hiru edo lau txori-mota batzuk jeguazen (guztira berrogeitaka)
> potzuetan. Eta... ezta mugidu be.
>
> <Mutrikuko triskantzaren inguruan egon da norbait zeozer erantzuteko
> moduan?
> ez da lana jartzeagatik, baina nik galdera egin eta erantzun bat lortuko
> zenuela esan zenidan eta...
> -- Ez nok ahaztu. Bajakixat zorretan naguala. Ein najuan galderia, aindu
> jesten erantzungo zestela baiña... Gaur arte.
>
> Amatiño
>
>
>
>
>
> Gari
>
> PS: Anekdota bategatik Nantesekoa ez zait sekula ahaztuko. Barkatu abuelo
> cebolleta moduan jartzen banaiz. Egun hartan egin neban tokau jatan laneko
> biajerik karanbolikoena: Goizeko 7tan Biarritztik hegazkinez atera, 11tan
> Paristik Nantesera eta eguerdian (bai, 12etan) bazkaldu neban zeozer
> Nanteseko airportuan. Kotxe bat alkilatu eta ordubetera zegoen fabrika
> batean neukan bilera ordubietan. Hara iritsi eta esan zidaten barkatzeko,
> konfundituta deitu nindutela haraino eta ez neukala joan beharrik. Autoa
> hartu, berriz Nantesera eta oraindik abioiaren ordurako denboratxoa
> neukanez, gutxienez itsasoa ikustera joan nintzan. Beste tiradatxoa
> kotxez,
> itsasoa ikusi (hamar minutu) eta itzuli aireportura, Nantes-Pabe eta
> Pabe-Biarritz (!!) hegaldiak eginez.
> Gaueko 12etan etxean nengoen!
>
> Amatiño(e)k dio:
>> Asteburu luzean (hiru egun) Bretañan egon naiz, bakar-bakarrik. Autuan
>> juan eta bizikletan ibili. Aspalditxo najeuan juatekotan eta...
>> berandu baiño lehen...
>> Merezi jok. Benetan. Datorren urtian barriro eingo juat juan-etorrixa.
>>
>> Hona martitzen goizian handik bialdu najuan asteroko kronikia:
>>
>>
>> Saint Michel
>>
>>
>>
>> Egunon. Saint Michel Mendian nago, Normandia eta Bretainiaren arteko
>> mugan, itsasoz inguraturik orain mila urte beneditarrek eraikitako
>> abatetxean. Badakizue, maria gora eta maria behera, itsasoak hamalau
>> metroko gorabehera egiten duen hondartzan...
>>
>>
>>
>> Urtero hiru millioi turista etortzen dira bazter honetara, Euskal
>> Herri guztira baino gehiago. Kontua da, ordea, turismo ugari hau
>> honaino etortzen dala Saint Michel Mendia urez inguraturik ikustera
>> eta, hain zuzen ere, turismoa erakartzeko egindako zubi eta
>> aparkalekuen eraginez, itsasoa gero eta gehiago ari dala urruntzen.
>> Betikoa, turismoak berak dihardu turismoaren urrezko arrautzak apurtzen.
>>
>>
>>
>> Arazoa konpontzeko zer egingo eta... ingeniari-taldea hamar urtez
>> jardun da irtenbideren bat asmatu gurarik eta baita asmatu ere:
>> harresiak eta aparkalekuak kendu, ibai-korrontea bizkortu eta
>> itsasbeherako indarra erraztu... Bost urte iraungo dute lanek, 164
>> milioi euroren aurrekontuaz.
>>
>>
>>
>> Benetan pozteko erabakia da, beti ere pozgarria da-ta erruak
>> aitortzea, txarto eginak konpontzea eta naturari bigarren aukera
>> eskaini nahi izatea. Baina, hala ere, onartu beharko inork ez lukeela
>> horrenbesteko inbertsiorik egingo bertako etorkizun turistikoa kinka
>> larrian ez balego.
>>
>>
>>
>> Urak ingeniariek esandako moduan mugitzen baldin badira, 15 urte barru
>> Saint Michel egiazko uhartea izango da berriro, eta urtero bost milioi
>> turista etorriko dira.
>>
>>
>>
>> Inork ez du esaten zelan arraio sartuko diren astero ehun mila
>> turista, buelta osoa emateko hamar minutu besterik behar ez duen
>> arkaitz-punta honetan, baina hori hamabost urte barruko Goiz
>> Kronikakoek kontatuko dizuete.
>>
>>
>>
>> Bitartean ni banoa, maria gora dator eta...
>>
>>
>>
>> Amatiño
>>
>> Euskadi Irratia
>>
>> GOIZ KRONIKA
>>
>> 2006.10.03
>>
>> ----------------------------------------------------------------------
>> --
>>
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to