Etxuat bere ibilbidia aztertu, baiña bai ikusi izan dot danekin konpondu 
nahi izan zala, helburu finkoak eta urraspide malguak (malguegixak nere 
ustez) Mees-ek diñuan legez. Baiña ¿benetan uste dok garai egokixak 
dirala dotriña hori barriro martxan jartzeko? ¡EAEko lehendakarixak 
aspaldittik jarabixek barren! 

Edozelan be, beste zeozeaittik idazten najuan. Gerra zibillian hartu zeban 
jarkeria oso kritikaua izan zan, EAJ-ko gudarixen partetik be. Joseba 
Elosegi komandantiak, behintzat, nahikua berba gogorrak darabiz bere 
defentsa-defentsa-defentsarako joeria dala ta, eraso barik. Agirre ez zuan 
militarra, egixa dok, baiña bere jaurlaritza inguruan ba jeguazen 
militarrak (estrategixan jakittunak) eta eurei be ez ei zetsen jaramon 
haundirik egitten. Eraso "serixo" bakarra bultzatu juan, Legutianotik 
Bittorixa-Castejon parterakua. 

Esaten da Agirrek zaldi zuri bat zeukala eskatuta Bittorixan sartzen 
ziranerako. Baiña erasuori porrot haundi bat izan zan Eusko 
Gudarostiandako, ez ei zalako egin ez momentu ezta modu egokixan be. Horren 
ondorixoz, errekete euskaldunen artian Agirre "Napoleontxu" ezizenez ezagutu 
zeben ordutik aurrera. 

O. 


Amatinyok:
> Larunbatean ospatu zen, Gernikan, Jose Antonio Agirreren lehendakaritzapean 
> osatutako lehen Jaurlaritzaren 70. urtebetetzea. Astebete aurretik aurkeztu 
> zuen, Bilbon, Ludger Mees historialariaren ?El profeta pragm�tico. Aguirre, 
> el primer lehendakari (1936-1960)? biografia eta irailean bete ziren 50 urte 
> Agirreren beraren eraginez eratu zela, Parisen, Lehen Euskal Mundu Kongresoa. 
>   
> 
>   
> 
> Ludger Mees irakasleak burututako biografiak ez ditu, segurutik, irizpide 
> politiko guztiak asetuko. Ez etsai amorratuak, ezta zale liluratuak ere. 
> Baina, esanak esan,  inork ezin izango dio behintzat Agirrerekiko zorroztasun 
> eta maitasunik ukatu. Meesen ekarriari jaramonik egingo badiogu, aurrenengo 
> lehendakariak ez zuen beti asmatu baina, akats guztien gainetik eta 
> mitifikazio guztien azpitik ?fue el pol�tico vasco m�s popular, respetado e 
> influyente del siglo XX?.  
> 
>   
> 
> Agirre lehendakariak ez zuen, ez, beti asmatu, baina berak ordezkatzen du 
> euskal abertzaletasunaren aurpegirik modernoenetakoa. Berak eta bere 
> lankideek duela 50 urte landu zituzten orain pilpilean ditugun abiapuntu 
> politikoak: nazio zibikoa eta aniztasuna; europar batasuna eta nazioarteko 
> elkartasuna; giza-duintasuna eta mehatxurik eza; burujabetza partekatua eta 
> interdependentzia... Zoritxarrez, ostera, klandestinitatean aritu beharrak ez 
> zuen belaunaldiarteko zubigintzarik erraztu. Alderantziz, auskalo gero ez ote 
> dugun Francori esker pare bat belaunaldi alferrik galdu? 
> 
>   
> 
> Hala ere, gauzak guztiok nahi bezala gertatzen baldin badira, datozkigun 
> garaiak aproposak izango dira Agirreren doktrina berriro indarrean jartzeko: 
> helburutan irmoez eta urraspidetan malgu. Jarrera bikoitz honi datxeko Ludger 
> Meesen biografiaren titulua. Igarlea, nondik norakoa gogoan izateko, eta 
> praktikoa, eguneroko ahalmenak bideratzeko. 
> 
>   
> 
> Agirre gai izan zen, besteak beste, familia politiko kontrajarriak egitasmo 
> bateratuaren inguruan elkartarazteko. Eta, orain ere, Agirrerenak egiteko 
> gauza denak etorkizuna asmatuko du. 
> 
>   
> 
> Amati�o 
> 
> 
> ------------------------------ 
> 
> _______________________________________________
> Eibartarrak mailing list
> [email protected]
> http://postaria.com/mailman/listinfo/eibartarrak 
> 
> Bilduma honen bukaera: Eibartarrak Mezu-Bilduma, 31 bilduma, 15. zenbakia
> *************************************************************************
 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to