X.
El 10/10/2006, a las 10:33, Amatiño escribió:
Nik jaso dotena bai behintzat. Besterik ez jakixat.
Hona bere curriculuma:
http://www.ehu.es/historiacontemporanea/es/profesorado/cv-mees.php
Bajirudik historia ikerketak dittuala gaztelaniaz, ingelesez eta alemanez.
Ez, ostera, euskeraz. Baiña bai hitzaldixak.
Nik, historian txiripaz edo, Ludger-en etxian lo ein najuan behin Münsterren
(Alemania), oin dala 30 urte inguru, bera mutikua baiño ez zala eta alemanez
baiño ez zekixala. Bere aitta, kazetarixa, astekari baten zuzendarixa zuan
eta holan ezautu genduan alkar.
Amatiño
-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED]] En nombre de ander
Enviado el: lunes, 09 de octubre de 2006 22:02
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Agirre, igarle pragmatikoa
eteeee, Ludger Mees, UPV ko euskara erretoreorde Alemanak Agirreri buruzko
liburua Castellanoz bakarrik idatzi al dau??? Tu quoque...
Ander Arroita
Amatiño wrote:
>Larunbatean ospatu zen, Gernikan, Jose Antonio Agirreren lehendakaritzapean
osatutako lehen Jaurlaritzaren 70. urtebetetzea. Astebete aurretik aurkeztu
zuen, Bilbon, Ludger Mees historialariaren ?El profeta pragmático. Aguirre,
el primer lehendakari (1936-1960)? biografia eta irailean bete ziren 50 urte
Agirreren beraren eraginez eratu zela, Parisen, Lehen Euskal Mundu
Kongresoa.
>
>
>
>Ludger Mees irakasleak burututako biografiak ez ditu, segurutik, irizpide
politiko guztiak asetuko. Ez etsai amorratuak, ezta zale liluratuak ere.
Baina, esanak esan, inork ezin izango dio behintzat Agirrerekiko
zorroztasun eta maitasunik ukatu. Meesen ekarriari jaramonik egingo badiogu,
aurrenengo lehendakariak ez zuen beti asmatu baina, akats guztien gainetik
eta mitifikazio guztien azpitik ?fue el político vasco más popular,
respetado e influyente del siglo XX?.
>
>
>
>Agirre lehendakariak ez zuen, ez, beti asmatu, baina berak ordezkatzen
>du euskal abertzaletasunaren aurpegirik modernoenetakoa. Berak eta bere
>lankideek duela 50 urte landu zituzten orain pilpilean ditugun
>abiapuntu politikoak: nazio zibikoa eta aniztasuna; europar batasuna
>eta nazioarteko elkartasuna; giza-duintasuna eta mehatxurik eza;
>burujabetza partekatua eta interdependentzia... Zoritxarrez, ostera,
>klandestinitatean aritu beharrak ez zuen belaunaldiarteko zubigintzarik
>erraztu. Alderantziz, auskalo gero ez ote dugun Francori esker pare bat
>belaunaldi alferrik galdu?
>
>
>
>Hala ere, gauzak guztiok nahi bezala gertatzen baldin badira, datozkigun
garaiak aproposak izango dira Agirreren doktrina berriro indarrean jartzeko:
helburutan irmo eta urraspidetan malgu. Jarrera bikoitz honi datxeko Ludger
Meesen biografiaren titulua. Igarlea, nondik norakoa gogoan izateko, eta
praktikoa, eguneroko ahalmenak bideratzeko.
>
>
>
>Agirre gai izan zen, besteak beste, familia politiko kontrajarriak egitasmo
bateratuaren inguruan elkartarazteko. Eta, orain ere, Agirrerenak egiteko
gauza denak etorkizuna asmatuko du.
>
>
>
>Amatiño
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>-----------------------------------------------------------------------
>-
>
>Internal Virus Database is out-of-date.
>Checked by AVG Free Edition.
>Version: 7.1.407 / Virus Database: 268.12.11/460 - Release Date:
>01/10/2006
>
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
