|
Ikasturtearen hasierarekin bat,
hasi dira funtzionarixuak edo funtzionarixugaixak euskara ikasten "perfila"
ateratzeko. "Perfila" edo hizkuntz eskakizuna, ondo aditzen
destazue.
Ausnarketarako ideia batzuk
etortzen jataz:
- Horren artian denetarik dago
euskararekiko eta euskal kulturarekiko sentimenduei dagokixenez.
- Askorentzako, nire ustez,
gogaikarrixa da.
- Eskatuko ez bazetsen, gehixen
gehixenak, ez zeben euskaraz ikasiko. Bost
arduratuko zetsen euskaldunak eurekin erdaraz egin beharko balebe.
- Askok halako destaina
sentitzen dabe euskaraz dakitenengan: "nik itzelezko lanak egin behar eta honek
ezer egin barikan daki".
- Batzuentzako (askorentzako?)
abertzaleen inposizioa da.
- Agian bai, agian abertzaleen
inposizioa da, espainolistek, agian, ez leukeelako eskatuko, eta abertzaleak
gehiengoa diralako.
- Gogoz kontra ikasten dabenak
ernegatuta ikasten badabe be, ikasten dabe.
- Gogo barikan ikasi dabenak
(gutxi edo asko izan) gero etxian edo lagunen artian inoiz ez edo oso-oso
gutxitan erabiliko dabe, biharrian... biharran arabera.
- Baina biharrian bakarrik
erabiltzen badabe be, agian nahikua, euskaldunentzako beste erabilera esparru
bat zabaltzen dalako.
- Euskaraz horrelaxe, eta
horregatik, ikasi dabenak garbi ikusi dabe euskara jakitteak esparru
batzuetan onura ekonomiko batzuk dakarzela, eta horregatik euren umiak ikasi
daixela gura dabe, nahiz eta ez izan ez euren artean ez lagunen artean...
erabiltzeko.
-Administrazioak itzelezko diru
pila gastatzen dau hauek euskaraz ikasi deixen. Batzuk merezi ete daben
preguntatzen dabe, diru horrek ez ete zeban onura gehixago ekarriko beste
modutara erabilita. Nik une honetan ez dakat erantzunik horretarako, baina,
beste gauza batzuk lez, ez dakit ez ote dan hauek ikasi daixen dagoen modu
bakarra, bake minimuan.
- Ikasi eta gero, orduan bai
gura dabe hori baloratua izan deila.
Niretako autu interesantea da,
horregattik plazaratzen dot, zeuek bestelako ideiarik
badakazue?
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
