Perfilla. Orrixak eta orrixak bete neikez urtietan ikusi dotenakin. derrigortzia beti da kontrarako, baiña askokin ez dago beste modurik. Nere ustez oso txarto saldu dabe perfillena. Ala,euskera ikastera, motibaziño barik, ´zetako jakin barik. Euskaltegixan sartu aurretik motibaziño ikastaro bat ez legoke txarto: Zertarako, ze onura ekarri ahal detsen lanian eta bizitzan.... baiña hori ez da salbaziñua, ikusi baiño ez dago Irlandan gertatu zana: independentzia ostian funtzionarixo guztiak agirixa bihar eben. Baitta etara be. Eskoletan be eraskusten da. Baiña azkenian, putza! hizkuntzia hizorixan, hiztun pasibo pillo bat herrialde independientian baiña inglesez. Beraz, independentzia ez da nahikua Guk be eskoliakin salbauko genduala pentsatzen genduan, baiña ikusi dogu ez dala nahikua. Asier Sarasuak beti kontatzen dau Finlandiakua (kontaizu atzera be) han independentzia lortu eta derrigortu egin zeben suomiera ikastera, danak. Lortu dabe hizkuntzia berreskuratzia. Hor independentzia oso inportantia izan zan. Israel da kasu potentiena. Hizkuntza hil bat berreskuratu eban, alfabeto "raro" eta guzti. Han independentzia, alkar aitzeko premiñia, eta dirua, eta dirua, eta dirua ezin bestekuak izan dira. Asko dakagu eurengandik ikasteko. Baiña ez da politikoki zuzena. Haiñ onak gara gu! Diru asko gastau dala diñok. Ez juat uste. Jakin nahiko neukek proportziñuan zenbat gastatzen daben Madrillek gaztelania sustatzen. Kontuan hartik, 25 urtian baiño ez dabela dirurik gaztau Eusko Jaurlatxirlak. Eta zenbat rifa, kuota, pegatiña, txosna, kamiseta...saldu-erosi dittugun. Bizi nahixa, hizkuntzaren barne bizitza, bizi indarra dira irautian magia. leire, irakaslia
> Ikasturtearen hasierarekin bat, hasi dira funtzionarixuak edo > funtzionarixugaixak euskara ikasten "perfila" ateratzeko. "Perfila" > edo hizkuntz eskakizuna, ondo aditzen destazue. > > Ausnarketarako ideia batzuk etortzen jataz: > > - Horren artian denetarik dago euskararekiko eta euskal kulturarekiko > sentimenduei dagokixenez. > > - Askorentzako, nire ustez, gogaikarrixa da. > > - Eskatuko ez bazetsen, gehixen gehixenak, ez zeben euskaraz ikasiko. > Bost arduratuko zetsen euskaldunak eurekin erdaraz egin beharko > balebe. > > - Askok halako destaina sentitzen dabe euskaraz dakitenengan: "nik > itzelezko lanak egin behar eta honek ezer egin barikan daki". > > - Batzuentzako (askorentzako?) abertzaleen inposizioa da. > > - Agian bai, agian abertzaleen inposizioa da, espainolistek, agian, ez > leukeelako eskatuko, eta abertzaleak gehiengoa diralako. > > - Gogoz kontra ikasten dabenak ernegatuta ikasten badabe be, ikasten > dabe. > > - Gogo barikan ikasi dabenak (gutxi edo asko izan) gero etxian edo > lagunen artian inoiz ez edo oso-oso gutxitan erabiliko dabe, > biharrian... biharran arabera. > > - Baina biharrian bakarrik erabiltzen badabe be, agian nahikua, > euskaldunentzako beste erabilera esparru bat zabaltzen dalako. > > - Euskaraz horrelaxe, eta horregatik, ikasi dabenak garbi ikusi dabe > euskara jakitteak esparru batzuetan onura ekonomiko batzuk dakarzela, > eta horregatik euren umiak ikasi daixela gura dabe, nahiz eta ez izan > ez euren artean ez lagunen artean... erabiltzeko. > > -Administrazioak itzelezko diru pila gastatzen dau hauek euskaraz > ikasi deixen. Batzuk merezi ete daben preguntatzen dabe, diru horrek > ez ete zeban onura gehixago ekarriko beste modutara erabilita. Nik une > honetan ez dakat erantzunik horretarako, baina, beste gauza batzuk > lez, ez dakit ez ote dan hauek ikasi daixen dagoen modu bakarra, bake > minimuan. > > - Ikasi eta gero, orduan bai gura dabe hori baloratua izan deila. > > > Niretako autu interesantea da, horregattik plazaratzen dot, zeuek > bestelako ideiarik badakazue? > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
