Mota honetako Amatiñoren beroaldi jeltzalezaleak irakurtzen ditudanean beti akordatzen naiz, halabeharrez, Pangloss doktorearekin, Voltaireren "Kandido" antzeslaneko pertsonaietako bat.
http://fr.wikipedia.org/wiki/Candide Badago euskal itzulpen bat gutxienez, Ibon Sarasolak egindakoa 1972an (Kriseilu). > Orain ia mende laurden, Gernikako Estatutuaren eraginez EiTB sortu zenean, Jaurlaritzak indarrean jarri zuen sekulako euskarazko informazio-egiturarik handiena. Erabateko iraultza izan zen komunikazio-alorrean. Garai hartan esan zen, euskarazko informazioaren inguruan hasiak ziren langileen kopurua, Etxeparerengandik (1545) ordurarte aritutako guztiena baino handiago zela. > > > > Bi hamarkada luze geroago, ETBren zuzendariak hainbat datu esanguratu eman berri ditu aurtengo programazioari buruz. Bingen Zupiriari jaramonik egingo badiogu, 300 lagun dira ETB1en entretenimendu eta dibulgazio-saioen sorkuntzan dihardutenak, ideia- asmatzaile, gidoilari, aktore-aktoresa zein aurkezletzan. Zifra ikaragarria gero, 1984ean Donostiako gimnasio batean hasi ziren Txirri, Mirri eta Txiribitonen lan eskergarekin alderatuz gero. > > > > Uka ezina da ETB1k dezente kritika latzak jaso ohi dituela euskal âintelligentsiarenâ aldetik, egia objektiboa den bezala euskal intelligentsiak ez dakiela telebistaz edozein hiritar arruntek baino gehiago, ez duela inoiz (intelligentsia guztiak bezala) telebista gogoko izan eta progretzat jo izan duela telebista gutxiestea. Zenbaiten kritikak baretzeko modurik onena beraiei programaren bat egiteko aukera eskaintzea da. Eta ez naiz teoriaz ari. > > > > Baina ez dezagun, horratik, Zupiriak aurkeztutako programaziorik ahaztu, aurtengoa bai baita azken urteotako ETB1en eskaintzarik sendoena: âMihiluzeâ ikusentzulea egunero engantxatzeko gauza da, âBelbemendiâri inoizko fakturarik onena dario, âErletxeaâk ez du herri honek eman dezakeen baino gutxiago ematen, âKalakaâ guztiz homologagarria da (eta normaltasun hau uste baino zailagoa da 500.000 laguneko gizartean), âGoenkaleâk, âMartinâek eta âWazemankâek gorputzaldi onean jarraitzen dute eta⦠> > > > Eta tangoak arrazoi⦠âque veinte años no es nadaâ. Auskalo gero gutxi edo asko diren, baina hogei horietxek behar, ostera, heldutasun-punttua lortzeko! Gauzek denbora behar dutela, alegia. > > > > Amatiño > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
