Leireri:

2006/10/16, [EMAIL PROTECTED] <[EMAIL PROTECTED]>:
Josuk:
baina horien jokabideaz zigortuak (erahilak) izan
> direnak
> bai merezi dute, gutxienez, haien duintasun minimoa errespetatzea.

----Norktzuk dira "haiek"? Zer esan nahi dozu, baten bat hil dabela? Zure
mezuan hori emoten dozu aitzera, nik ez dakit ze kargu zeken baiña 5
urtekokartzela zigorra euki dabe, eta ez 40kua. Beraz, azaldizu hori
hobeto.
Ez dot esan erahil dutenik, baña kontzienteki gerran parte hartu dutela bai. Ala ez?
 

> Gure herri honetan indarkeriari dirua ez emateagatik falta zaizkigu asko
eta asko. Dirua eta gehiago emango lukete haien familiek orain,
haientzako ongietorri ekitaldia antolatzeko. Baina ezin.

--------Kontuan izan indarkerixari egunero emoten detsazula dirua zergen
bittartez. Baitta ejerzituari be. Torturatzaillieri guk pagatzen detsegu!
Bai ba. Bata legalki, ta bestea extorsiñoaren bitartez.
 

>Edo, unidirekzionala, haien etorrera kohetez ospatu beharra dagoela
> eta gudari heroiak direla esatea, beste barik.

----------Bada ospatzeko gauzia; nik kristo parrandia egin bihar dot,
fijo. Eta heroiak euren famelixa eta lagunak dira, euren kargua hartu
dabenak, bisitta barik laga ez dabenak eta errepia, dirua eta kariñua emon
detsenak. Hórretxek dira heroiak!
Sufridu, donok sufritzen dogu. torturak pasau eta berrogei urtera be
sufridu egiten da, nik hori badakitt. Disfrutau be disfrutau be egin bihar
dogu, eta ez ixilian. kokoteraiño nago gauzak ixilian egitteaz, ondokua
molestauko ete dan bildurrez.
leire

Bai ba, ospatu algaraka, ez nago horren kontra. Heroiak, orain, ez dira presuak, oin familixakuak. Bale...
Nik diñodana da, ni pozten naizela, baña ezin dudala halako berri bat ospatu beste aldekoak ere gogoan izan barik. Senarra udaltzain izateagaitik galdu duena eta hala ere bere herriaren alde egunero ohetik jeikitzen dena ere da heroia.
Heroirik ez balego, seinale on.
 

Zaloari:
Hamen pakea nahi dugu danok eta ez daukagu jada Franco baina legearen
berme guztiarekin torturatzen da eta herritarrak diren preso askoren
eskubideak urratzen jarraitzen dira egunero. Horrela zein da
konponbidea? zuk oso politxa emon dozu diskurtzua, eta sinisten dozu
zure hitzetan. nik ordea ez dot aiñ erresa ikusten. hori da dana!
Neretako hemen "gerra" bat bizi dogu, bai 2006an!  danok amaitzea nahi
dogun gerra bat. Bi aldeak sufritzen jarraitzen dute tamalez.


Badakit legearen bermearekin torturatzen dela, baina ez dakit zergaitik hainbeste buelta horri nere erantzunetan: hasieratik salatu dot.

Hitzetan sinisteak ez dau esan nahi errez ikusten dodanik. Eta gerra dela, bale, baña gerra bat baldin bada 3 gauza dagoz, gutxienez:
-2 bando
-gizarte zibila
Eta nik gizarte zibil horretan erahilak izan direnak izan ditut gogoan. Gerran parte hartu nahi ez izanagatik erahilak izan direnak.


Nik ez dot esan zuk torturaren alde eiñ dozunik lerro baten bez. Nik
diñot, tortura jasan daben bati eta kriston inpotentzia eta sufrimendua
pasa daben bati, zuk lehenengo gauzia barkamena eskatzeko eskatzen
detzazula. Ni ez naiz holakua! Eta nik hori nahi izango banu ere, ez
netzen hori eskatuko.

Ez da eskatzen diodan lehenengo gauzia. Kontua da tortura hori izan ez balu, aurretiko jokabidea berdin ona/berdin txarra izango zela. Ta nere ustez, borroka armatua ez da gizalegezkoa. Eta horrek ez du esan nahi jasotako tortura salatu behar ez duenik, argi utzi dut lehenengo mezuan, tortura denok salatu beharrekoa dela.

ETAk aita hil detzan bati be ez netzan barkatzeko
eskatuko. Zein naiz ni ainbeste sufridu dabenari holakorik eskatzeko?
Horrelakoak bakoitzak sentitu beharko ditxu, eta bere bizitza ibilbidean
bakoitzak eskubide osoa izan dezala bere pentsaerak berrantolatzeko nahi
daben bezela, eta erizpideak aldatzeko ala ez.


Ze barkamen eskatu behar du ba Joxe Mari Kortaren familixak? "Barkatu, ordaindu behar izan genuen" esan behar al dute? Ez dakit zergaitik eskatu beharko zuten barkamenik, horregaitik ezin zaie eskatu.

Noski bakoitzak eskubidea duela bere pentsaerak berrantolatzeko eta erizpideak aldatzeko. Nik uste dodana hobe litzakela danok konturatuko bagina azken urteotan gerra honek ezer onik ekarri ez digula. Bai ETAren aldetik, bai Españan zoritxarrez geratzen den korbatadun espainiar nazionalista zakurrenaren aldetik.

Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to