Oierrek:
>Esaten dabenez, denpora guztian defenditzen eta retiradan ibilli barik,
emaitza hobiak lortuko jittuan Euzko Gudarosteak frentia hausi eta lurralde
golpistetan sakabanatuta, gero retaguardiatik zigortzeko. Armada "klasiko"
moduan zereginik ez zeukanez, "guerrilla" taktiketara desbideratzia zan
esperantzia. Modu horretan -etsaia sakabanatuta- abioi golpistak be bihar
gatxagua azertatzeko (eta nazionalei ez jotzeko)...
Hori diñue.
Oiertxu, paperak dana aguantatzen dau. Esatia bai erraza, gero egin...
"Euzko Gudarosteak frentea hausi eta..." Hain erraza balitz egin izango
zeben, baina ezin, ez gauza baterako ez besterako. Ahal izanez gero nahixao
nik Frantziako mugaraino tartea hartu eta pasabide bat izatia
Europarekin....
"Guerrilla taktiketara..." Problema bat baino gehixago ikusten dot hor.
Lehenengo, gerrillak inguru aproposa behar dau aurrera eruan ahal izateko:
inguru menditsua eta basatsua bada ondo -inguru oso-oso urbanoa bada hobe-,
bertako populaziñoaren laguntza izan eta bertako populaziñuan izkutatu ahal
izatia.
Horren kontura preguntia: Araba-Naparruan-Gaztelan... bada inguru fisiko
onik gerrilarako? toki batzutan bai, beste batzuetan ez. Gorbeian, Urbasan,
Pirineoetan izkutatu zeinkean... baina hor talde txikietarako bai, baina
milaka gudari... jan be jan behar dabe (horregatik, besteak beste, behar
dabe jendia inguruan) eta toki horrek... badakate balio estrategikorik?
Populaziño artian izkutatu ahal? Gasteizen, Iruñean edo Burgosen? baina
hor be zenbat? Ez ziran be kapital handiegixak. Jendearen laguntza? zati
batean bakarrik.
Ez dakit, emoten desta gure inguru fisiko eta soziala ez d/zala
Vietnameko oihana.
Eta hortik aparte beste gauza bat pentsatu behar, halako gerrila
taktikak, jendian artian izkutatuta (egin ahal izango balitz), ikaragarri
gerra gogorra sortuko leukeela. Berez oso gogorra izan bazan pentsaizu ze
izango litzatekeen ziharo populaziño zibilaren kontra jardungo balebe urte
eta urtietan, etsaiei babesteagatik. Sarraski demasa.
Gainera euskaldunak bakarrik horretan jardun? Puff, ez dot ikusten.
Esaten badestak Espainiako errepublikano guztiekin batera egingo leukiela
bat taktika berian... Ez dakit, inguru fisiko-sozialaz esan dotena
berdin-berdin balio dau penintsula osorako, ez dot ikusten kondiziñorik.
"Gerrila" berba badakik Espainiako "Independentzia" gerratik datorrela
(eta benetan ez zan izan "independentzia gerra" bat), bertan erabili zalako.
Baina kondiziñoak orduan ez ziran berdinak: erraz bereizten zan zein zan
espainola eta zein zan frantsesa, frantsesak ez ziran hainbeste eta laguntza
oso eskasa bertako jendian artean, gerrilari espainiarrak erraz izkutatu
zeikeazan populaziño artian ... eta Inglaterrako laguntza zeukaten,
buru-belarriraino zeuan sartuta, Wellington ezaguna tartian.
Umm, faxistak Alemania eta Italiaren laguntza osua zeukaten, eta horren
kontura airearen kontrol osua, atakatzeko, defenditzeko... errepublikarrak
berriz inoren-inoren laguntza ez, Errusiarena... gutxi. Karta horrekin
gaitza irabaztia.
Aitortuko destak gerrilaren ideia hori gerria irabazteko gutxienez
ebidentea ez dala. Hori bai, gure artian halako gerra-fikziñoan jarduteko,
denbora pasa moduan, ez dago txarto.
Azkenian ondo pasauko juagu bixon artian. Txanda.
Imanol.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]