Eztabaida guzti honen atzekaldian zera daok: Batetik, zer ein gerria luzatzeko. Eta, bestetik, zenbait gudari eta milizianon kritikia, Agirre biunegixa izan zalako edo.
Baiña badittuk beste gudari batzuk jendaurrian esan izan dabenak gerria ixa hasieratik galduta zeguala, ez zeguala bi ejerzituen arteko konparaziñorik be, eta onena ahalik eta bizkorren amaitzia zala. Eta Agirreri leporatu izan jetsek gehixegi aguantatzia... Bakotxak bere gerria ezautu juan... Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño Enviado el: miércoles, 18 de octubre de 2006 22:56 Para: Eibartarrak zerrenda Asunto: [eibar] Gerrila taktika hipotetikoa (lehen: Napoleontxu Agirre) Oierrek: >Esaten dabenez, denpora guztian defenditzen eta retiradan ibilli barik, emaitza hobiak lortuko jittuan Euzko Gudarosteak frentia hausi eta lurralde golpistetan sakabanatuta, gero retaguardiatik zigortzeko. Armada "klasiko" moduan zereginik ez zeukanez, "guerrilla" taktiketara desbideratzia zan esperantzia. Modu horretan -etsaia sakabanatuta- abioi golpistak be bihar gatxagua azertatzeko (eta nazionalei ez jotzeko)... Hori diñue. Oiertxu, paperak dana aguantatzen dau. Esatia bai erraza, gero egin... "Euzko Gudarosteak frentea hausi eta..." Hain erraza balitz egin izango zeben, baina ezin, ez gauza baterako ez besterako. Ahal izanez gero nahixao nik Frantziako mugaraino tartea hartu eta pasabide bat izatia Europarekin.... "Guerrilla taktiketara..." Problema bat baino gehixago ikusten dot hor. Lehenengo, gerrillak inguru aproposa behar dau aurrera eruan ahal izateko: inguru menditsua eta basatsua bada ondo -inguru oso-oso urbanoa bada hobe-, bertako populaziñoaren laguntza izan eta bertako populaziñuan izkutatu ahal izatia. Horren kontura preguntia: Araba-Naparruan-Gaztelan... bada inguru fisiko onik gerrilarako? toki batzutan bai, beste batzuetan ez. Gorbeian, Urbasan, Pirineoetan izkutatu zeinkean... baina hor talde txikietarako bai, baina milaka gudari... jan be jan behar dabe (horregatik, besteak beste, behar dabe jendia inguruan) eta toki horrek... badakate balio estrategikorik? Populaziño artian izkutatu ahal? Gasteizen, Iruñean edo Burgosen? baina hor be zenbat? Ez ziran be kapital handiegixak. Jendearen laguntza? zati batean bakarrik. Ez dakit, emoten desta gure inguru fisiko eta soziala ez d/zala Vietnameko oihana. Eta hortik aparte beste gauza bat pentsatu behar, halako gerrila taktikak, jendian artian izkutatuta (egin ahal izango balitz), ikaragarri gerra gogorra sortuko leukeela. Berez oso gogorra izan bazan pentsaizu ze izango litzatekeen ziharo populaziño zibilaren kontra jardungo balebe urte eta urtietan, etsaiei babesteagatik. Sarraski demasa. Gainera euskaldunak bakarrik horretan jardun? Puff, ez dot ikusten. Esaten badestak Espainiako errepublikano guztiekin batera egingo leukiela bat taktika berian... Ez dakit, inguru fisiko-sozialaz esan dotena berdin-berdin balio dau penintsula osorako, ez dot ikusten kondiziñorik. "Gerrila" berba badakik Espainiako "Independentzia" gerratik datorrela (eta benetan ez zan izan "independentzia gerra" bat), bertan erabili zalako. Baina kondiziñoak orduan ez ziran berdinak: erraz bereizten zan zein zan espainola eta zein zan frantsesa, frantsesak ez ziran hainbeste eta laguntza oso eskasa bertako jendian artean, gerrilari espainiarrak erraz izkutatu zeikeazan populaziño artian ... eta Inglaterrako laguntza zeukaten, buru-belarriraino zeuan sartuta, Wellington ezaguna tartian. Umm, faxistak Alemania eta Italiaren laguntza osua zeukaten, eta horren kontura airearen kontrol osua, atakatzeko, defenditzeko... errepublikarrak berriz inoren-inoren laguntza ez, Errusiarena... gutxi. Karta horrekin gaitza irabaztia. Aitortuko destak gerrilaren ideia hori gerria irabazteko gutxienez ebidentea ez dala. Hori bai, gure artian halako gerra-fikziñoan jarduteko, denbora pasa moduan, ez dago txarto. Azkenian ondo pasauko juagu bixon artian. Txanda. Imanol. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
