> 1. ETB1k ez jok sekula euki oiñ dakan baiño programaziño hoberik. Eta nik,
> kasu honetan, kontrakua esateko tentaziñua izan neinkian. 

Ez dot hori diskutiduko. Balitteke.
Neri be programa asko gustatzen jataz.

Baiña emon deigun:

1983. urtia. Amatiño Iurretako bulegotik urten da, eta bere kotxia
hartuta Bilbora doia. San Francisco kaleko ertz baten laga dau
aparkauta, "Maritxu sorgintxo" diñuan kartel baten parian. Dendan sartu,
eta kristalezko bolia esku artian dakan Maritxuri galdetu detsa: "Zer
Maritxu? zelan ikusten dozu ETB 20 urte barru?" Eta Maritxuk erantzun:
"300 lagun sorkuntzan; %4ko audientzia; Kamara ezkutua egunero;
gizartian kritika ugari; eta ETB2 izeneko kate bizkarroi bat erdera
hutsian".

Amatiñoren erantzuna:
a) zoragarri! 300 lagun sorkuntzan!
b) beste zeozer espero neban

badakit egixa esango dozuna.

Kontua ez da, nere ustez: 1986an 4 lagun zerela sorkuntzan, eta 2006an
300 lagun.

Kontua da:
* %4ko audientzia daukala kate horrek
* programa batzuen (askoren) audientzia ez dala 1000 ikuslera heltzen
* ETBk ez dabela lortu inork euskerazko pelikulak ikustia
* programaziñuan zati haundi-haundi bat Ero-Bero eta Burusoiltxo
modokuak dirala
* uda guztian ez dala ganorazko programa bat emitidu; dana errepikapenak
* euskaldunen artian kritika gehixen jasotzen dittuan katia dala
* ETB barruan kasu askotan erderaz funtzionatzen dala, eta gero, bihar
dana, euskerara itzuli; euskeria bigarren mailan dago ETBn
* 90 urteko basarrittar euskalduneri be, ETB2rako deklaraziñuak erderaz
eskatzen jakuezela
...

Orain dala 20 urte baino kate hobia daukagula?
Bihako!

Baina hori nahi genduan?

"Que 20 años no es nada..." ziñozun.
Baiña 23 urtian gauza asko egin leikez.
Kataluñako telebistak kritika bardiñak jasotzen dittu epe bardiñian?

Eta ez dot uste kulpia ETBna bakarrik danik.

Asier



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to