Amatiño(e)k dio: > (...) Portugaleko kasua adierazgarrixa dok. Portugaleko > telebisiñuak jatorrizko bertsiñuan emoten jittuk pelikulak, baiña > Espaiñiako mugaldian, telebisiño española ikusten dan lurraldian, > bertako jendiak (dexente asko nekazarixak) nahixo izaten jok pelikulak > españolez entzutia, portugesez irakurtzia baiño. > > Amatiño
Seguru españolez entzutia nahixao daben nekazari jende horren gehixengua analfabetua eta 45 urtetik gorakua dana. Normala itzulitta nahixao izatiana. Portugalen diktadurak utzitako oinordekotzaren arlo bat horixe dok: analfabetokerixia. Lisboan eta 45 urtetik beherakuen artian, gehixenguak ez jaukak arazorik ingelesez edo españolez pelikulia jarraitzeko, zalantzetan bakarrik irakurtzen jittuek azpidatzixak. Era berdinean, frantsesa eta italianua ulertzeko gehixenek ez jaukek arazo larregirik...Eta Espainiara datozenian, errez ulertzen daben españolera itzulitako pelikulekin nazka-nazka einda gelditzen dittuk. Bueno...ia gutxienez teleserieren bat azpidazten hasten diran. Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
