Asteburuan Amatiñok bi aldiz bidali behar izan zuen mezu bat, ez 
zitzaiolako kabitzen... 40 Kb baino gehiago pisatzen dutenak, moztu egiten 
ditu sistemak.

Josu Mendikuteri ere berdina gertatu zaio mezu batekin.

Kasu hauetan ez da izan artxibo erantsiak edo parrafada luzeegiak bidali 
dituztelako, baizik eta Josuk eta Amatiñok, beste erabiltzaile askok 
bezala, ohitura txar bat daukatelako, erantzun edo reply ematean, ezertxo 
ere ez ezabatu aurreko mezuetan. Eta hala, erantzunen erantzunaren 
erantzunezko erantzunez beteta etorri dira mezu horiek.

Mesedez, ikasi gauzak egiten: 21. mendean gaude. Zerbaiti erantzuten 
diozunean, markatuta utzi jatorrizko parte esanguratsuak bakarrik, eta ezer 
gaineratzeko baduzu, aipu horien ondoren utzi zeurea.

Bestalde, duela aste batzuetatik Josu Mendikutek hau eransten digu berte 
mezu guztietan:

>Oharra:
>Baliteke mezu honek legalki, guztiz edo partzialki, babestutako informazio 
>pribatua edukitzea. Informazio hau hartzailearentzat baino ez da. Gaizki 
>bideratua izan bada transmisio edo helbidean erratu izanagatik, mesedez 
>igorleari jakanarazi mezu honi erantzunez. Hartzailea ez bazara, ezin duzu 
>erabili, aditzera eman, zabaldu, kopiatu, imprimatu, ezta daukan 
>informazioa kontutan hartu ere.

Barkatu, Josu, baina ohar hori ezabatu egin behar duzu Eibartarrak 
zerrendara bidaltzen dituzun mezuetatik. Gure mezuak denak artxibatuta 
geratzen dira, eta publikoki artxibatuta beraz. Jasotzailea, edozein izan 
daiteke, ez zuk deritzozun pertsona zehatza. Hau zerrenda publikoa da, eta 
zerrenda publikoan zuk X esan baduzu, eta hori artxibo publiko batean 
badago, egunkari batek hartu dezake "Josu Mendikutek X esan du" 
titulatzeko. Zure debeku hori, "ezin duzu zabaldu, kopiatu", ez, hori ezin 
da aplikatu. Ze hartzailea, hemen, definizioz, ez da zuk zehatzen duzun 
pertsona bat, baizik eta Interneteko unibertso osoa, potzentzialki.

Ohar horiek akaso zentzua dute komunikazio korporatibo pribatuan, edo zuk 
egoki baderitzozu, zure komunikazio pribatuetan, baina ez zerrenda publiko 
batean.

Mesedez, ezabatu abisu horiek, zerrendara bidaltzen dituzun mezuetan.

Luistxo 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to