Iruzkintxo pare bat nere aldetik: > Auskalo gero nork irabaziko dituen Kataluniako hauteskundeak > baina, zer gerta ere, nabarmentzen ari da PSC alderdiaren barne-aldaketa. > Montillak irabazi edo ez, segurutik sekula ez da sozialismo katalana orain > arte bezalakoa izango. > Ez hadi estutu, Artur Masek irabaziko jittuk-eta! Horretxen billa ibili dok ZP: ERC jokoz kanpo laga, hirukua desegin, eta PSCean erabateko kontrol españolistia ezarri. Pasqual Maragall eta bere sekito intelektuala [Robert de Ventos eta enparauak...] indargabetuz. Artur Masen eta ZPren arteko estatutu-tratuan ondorioz, eleziñuotan Artur Masek aurrekuan galdutako boto batzuk bereganatuko jittuk ERCren kaltetan. Eleziñuetan kontrarixuak: batzuk makalduta (ERC), beste batzuk erabat españolduta (PSC) , alderdi txiki batzuk eta PPa. Artur Masek irabaziko jok, eta PSCkin batera ez bada be minorixan gobernau ahal izango jok, unian uneko akorduekin. Artur Masen ibilbidian pragmatismuak eta podere gosiak indar gehixago euki ei jok abertzaletasunak baiño, esaten dabenez funzionarixo oso-oso argixa ei dok eta Estatutu arazuan, begittantzen jatak, Kataluniaren interesak baiño pisu gehixago euki izan dabela bere eta bere alderdixan interesak. ZPkin batera motxaillakerixia. Horixe! > Zenbaitek dio guztia Sitges-ko Kongresuan (1994) hasi zela, orduan galdu > zirelakoan Raimon Obiolsen buruzagitza eta Pallach-en espiritu historikoa, > “PSOEren kapitainen” mesedetan. Baina, hala ere, beste hainbaten iritziz > aldaketa ikusi… ikusi, estreinako 2003an ikusi omen zen, Maragall eta Carod > Zapaterorekin batera azaldu zirenean Generalitatearen balkoian. Ez jakixat nun ikusten duan Pallach-en espiritua, Maragall, Oriol, Nadal eta enparauengan?. Pallac PSCa sortu aurretik hil zuan "PSC-Reagrupament"eko buru zala, haren ondorengo Verde i Aldea izan zuan alderdi barrixan sorreran parte hartu ebana, eta ezin ba esan Pallac alkarketa horrekin konforme egongo zan ala ez. Orduan "espiritu historikua" nun?
Serafin _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
