> XME: > > Urteekin konturatu naiz badagoela jendea fikzioa maite duena, eta beste > batzuk ez hainbeste. Literaturan bezala funtzionatzen du banaketak > telebistan ere: pelikulen zaleak / reality edo erreportajeen zaleak. > Norberaren aiurriarekin du zerikusia, nonbait.
------Nik boladak dagozela esango neukek. SAsoi baten gai nintzuan ixa edozer irakortzeko, ekonomia izan ezik (ez juat piparrik be aitzen). Nobelia, ensaiua, poesia, ipoiñak, txanpuan etiketak..... Bolada bat euki najuan ezin nebana nobelari irakorri, txotxolokerixak pentsatzen jatazen. Gaur egun nobelarik txotxoluenak baiño ez jittuaraz irakortzen. Bo, hasi nok ez fikziñozko gauza batzuekin, lightak, "que han hecho con mi pais, tío" eta pentsatzen juat gero eta gehixago haiko naizela gauza diferentiak irakortzen > Hala ere, orain bi mila urte Horazio poeta latindarrak esana utzi zuen > bazirela erabilgarritasuna bilatzen zuten idazleak, beste batzuk > edertasunaren xerka saiatzen zirenak, baina bere ustez onena zela... > qui miscuit utile dulci: atseginari probetxua eransten diona alegia. ----Ze kultureta jarri zarien, demontre! :-) > Esaldi hori etorri zait gogora oraintsu atera dugun liburu bat > dela-eta: "Urtebete itsasargian", Miren Agur Meabek gaztetxoentzat > idatzitako nobela: mutiko bilbotar bat osaba farozainarengana daramate > 36ko udan, eta bere ikuspegitik kontatuko digu gerrak Euskal Herrian > iraun zuen urte hori. (Barkatu propaganda) -----Trankil, hamen danok egitten juagu propagandia leire _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
