|
Barkatu aspaldiko kontu batekin etortzeagatik.
Oierrek Balaklavako batallaz eta Krimeako
gerran parte hartu zuen Murgarena kontatu zuenean kuriosidadeak kosk egin zidan.
Interesgarria zen Krimeako gerran ibilitako markinar baten berri izatea...
Harritu nintzen, ordea, arrantzale ondarrutarren anekdotarekin eta inork bere
harridura ez azaltzearekin (edo Luistxok bere horretan hartu eta
erabiltzearekin). Arrantzale ondarrutarrek runboa galtzea posible izango da
(marinel trebe askoak izanagatik ere), baina Krimeako hondartza batean azaltzea!
Mediterranioraino joan, hura alde batetik bestera pasatu inongo irlarik jo gabe,
gutxienez hiru itsasarte igaro, Istanbul aurretik pasatu (gauez eta begiak
itxita pasatu behar ez ikusteko) eta Bosforo osoa zeharkatu eta gero Itsaso
Beltza ere korritu Krimearaino. Ulises berriak! Gehitxo iruditu zitzaidan. Eta
nola pertsonaiarekiko kuriosidadea ere baneukan, jo nuen "iturrietara". Anekdota
ez nuen bere memoria liburuan topatu ("Recuerdos del moro vizcaino"), hor
Marokoko pasadizoak kontatzen baititu. Anekdota hori, hori izango da,
Javier Ybarrak kontatu zuen "El Moro vizcaino"z egindako liburuan.
Frantzia-Turklia-Ingalaterrrako Armadakoekin zelarik Krimean, soldadu aurkari
batzuk harrapatu zituztela --errusiarrak alegia--, eta haien artean bazela bat
inork ezagutzen ez zuen hizkuntza batean hitz egiten zuena. Euskalduna zen
eta Murga jauna konturatu zen. Baina deus ez arrantzale ondarrutarrez. "Su
vida bohemia"k haraino eramandako euskaldun bat zela dio liburuak.
Anekdotak balio izan dit, ikusten duzuenez,
Murga jaunari buruz pixka bat ilustratzeko. Aberasgarria. beraz.
Eta arrantzale ondarrutarrenganaino nola
iritsi den ez dakit, ez zait batere inporta, baita aurrerantzean
hola zabaltzea ere anekdota, baina ni ere fikzionatzen hasita, esango nuke
Murga jaunaren inguruko norbaitek asmatuko zuela buloa, anekdota baliatuz,
Ondarroako arrantzaleei arraina debalde kentzeko. Tontotik batere ez Murgatar
jauntxo hauek.
Mikel
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
