Kaixo: Inork ez duenez pasa den ostiraleko afariaz berba egiten, nik kontatuko dut. Oso ondo pasa genuen denok. Garik eta Orakuluak gitarra jo zuten, Luistxok Atxagarekin izandako enkontrua aipatu zuen, Leirek asko hitz egin zuen, Elena Euskadi Irratian parte hartzetik etorri zen zuzenean, Imanoltxuk afari bikaina prestatu zuen (eskerrik asko; gainera garaiz etorri zen), Sarasuak donostiarzentrismoaz egin zuen berba, Mendigreen-ek Ondarrun gertatutako bitxikeria kontatu zigun, Amatiñok Euskadi Saria lortu berri duen Iban Zaldua izan zuen parean, Gabiriak Ruperren kontzertua aipatu zuen... eta Iturrik, bapo afaldu ondoren, hau kontatzea erabaki zuen.
Orain bakarrik falta zaiguna da benetazko afaria egitea. Lehen, gauzak luzatzen zirenean, Escoriala aipatzen zen. Orain, berriz, Euskal Herriko prozesua. Pintxe izateko prest nago. Norbaitek eskaini dezake lokalen bat Eibarren eibar.org-ekoen afari bat egiteko? Edo, berdin zait, joan gaitezke Doner Kebab batera? ;-) At 16:10 26/10/2006, you wrote: >Garik: > > Ikusmira komertzial txikiarekin gabiltza. Gure afaria kudeatzeko tresna, > > beste norbaitek fusilatu digu > > > > http://www.doodle.ch/dpTsVpwVVQC9;l=en > >----Gu baiño gehixago dira, gero! > > > > Portziertus, zer moduz joan zen pasa den ostiraleko afaria? ala bihar da? > >----Oso ondo. Oso gustura egon giñan. Power poin batzuk ikusten...betiko >martxan. Bixar berriro egingo dogu. Liburu zozketia egongo dala uste dot. >Eta janari japonesa :-) >leire, fikzionatzen >_______________________________________________ >Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > >http://www.eibar.org/zerrenda > >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] -- http://www.eibar.org/blogak/iturri http://www.javierortiz.net/voz/iturri _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
