Ozta-ozta, Europako Legebiltzarrak onartu zuen sozialistek, liberal-demokratek, 
berdeek eta ezber batuak auzkeztutako proposamena eta, besteak beste, 
biolentzia kondenatu “porque es moralmente inaceptable y absolutamente 
incompatible con la democracia”. Telebistan ikusi genuenez, Batasunak pozez 
ospatu zuen ebazpena eta, orain, beroarena kendu ostean, kunplitu baino ez du.

 

Denok dakigu ETA-Batasunak txaloz jaso duela erabakia, baina dezente gutxik 
daki Sinn Féin alderdi irlandarra abstenitu egin zela. Batasunaren ildo berekoa 
izan arren, Sinn Féingo Bairbre de Brun parlamentaria abstenitu egin zen, 
europar ebazpena “alferrik galdutako aukera” izan omen delako eta ez dituelako 
euskal gatazkaren “arazo nagusiak” gogoan hartzen. Auskalo Sinn Féinek 
arrazoirik duen ala ez baina, baldin badu… zer dela Batasunak muntatu du 
muntatutako garaipen-zirkoa?

 

ETA-Batasuna munduak 30 urte daramatza geroko gerotan KAS alternatiba (¿?) 
aldarrikatzen eta, urteak joan eta urteak etorri, badirudi zenbat eta 
beranduagorako utzi are gutxiago dela azkenean lortu lezakeena. Esanak esan, 
Europako Legebiltzarra ez da gauza izan Espainiako Diputatuen Kongresuak iaz 
erabakitakoa onesteko, eta Kongresua ez zen 2005ean gai izan Ajuria Eneko 
Itunak 1988an proposatutakoa bereganatzeko. Martxa honetan…

 

Etenbako maldan behera noizbait amaituko da, bai, eta segurutik alderdi guztiek 
ahalegindu beharko dute euren jarraitzaileen aurrean irabazle gisa agertzen, 
baina beldur naiz Batasunak ez ote dituen mortalak eta bi egin behar izango, 
Batasuna bera izan baita nagusi bere jendea hondarrik gabeko itsasora eramaten. 

 

Eta ez gero pentsa ni neu ari naizenik hemen sasisoluziorik asmatzen. Ardanza 
Planak 1998an aurreratu zuenez, denon artean aurkitu beharko omen dugu “algo 
que ellos puedan interpretar como un incentivo político que los justifique ante 
su propia gente”. Antzezlana, alegia. Nahiz eta galdu, ez dadila behintzat 
larregi igarri.

 

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to