|
Hari honi oso aurreratuta zegoela erreparatu diot, baina Zarautzen bizi
naizenez eta zauztarren hizkerari erreparatzeko ohitura
dudanez, berretsi nahi dut (beharrezkoa ez bada ere, antza) herriaren
izena, askoren ahotan, Zautza dela. Ez al da inor
gogoratzen Imanol Muruak berak nola esaten zuen? 'Gure Zautza
maitia...' Halaber 'Zautzan, Zauztik, Zautza, Zauzko...' Eta bidenabar, Euskaltzaindiak -e- hori onartu bazuen er, ez dezagun ahaztu hainbat euskalkitako moldea (Parisetik, Parisera, Pariseko..., Uztaritzetik...) onartzeko izan zela. Normala denez. Baina, mesedez, ez gaitezen gauzak aldatzen hasi, baimena dugulako: AndoainGO, UsurbilGO, IrunGO, GasteizKO, EibarKO eta ZarauzKO. Tamalgarria litzateke euskararen batasunaren izenean lehen forma bat zegoen tokian orain bi egotea. Rafa |
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
