"Euzko Gudarostea, Euskadiko ejerzitoa,  Azpeitian kokatutako defentsa batzarrean sortu zen 1936ko abuztuaren 8an, Irujo, Monzon eta Lasarte diputatuen ardurapean. Baina irailaren 25a izan zen ejerzitoa formalki jaioko zen eguna; 28 batailoi sortu ziren, ideologiaren arabera banatuak eta Ramon Azkueren  ardurapean. Batailoien buru Kandido Saseta (1) Intendentziako Kapitain izendatu zen.
 
Irailaren  24tik aurrera tropak Eibarren aurrean zeuden, eta borrokak Elgetaraino iristen ziren. Hurrengo egunetan, euskal delegazioak lortutako armei esker, altxatuei aurre egin eta frontea Deba inguruan finkatzea lortu zuten, eta Eibar eta Elgeta beren gunean mantentzea. Mutrikuk eta Ondarroak ez zuten zorte berdina izan, altxatuen eskuetan erori baitziren. Neguan zehar posizio horretan mantendu zen frontea. Bizkaian, Otxandion eta Gorbeian zueden tropak finkaturik"
 
ARBOLAREN ERBESTEKO SUSTRAIAK
Aitziber Lekuona eta Iñaki Garrido
IVAP. Oiñati, 2006
 
(1) Eta hemen hogeitaka lerrotako erreferentzia egite zaio Sasetari.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to