Elena Laka(e)k dio: >Uf Leire, zelako perezia emoten dostan "euskalkixan sinistia" eta "dakaguna >salbatzia" moduko hitzak entzutiak. >Horren beste ahalegin erlijioa pribatuaren eremura eramateko, eta orain >lehengo kristautasunaren tokia hartuko daben erlijio zibilen bila gabiz, >kalko hutsa eginez, gurtzezko objetua baino ez dugu aldatu. > >Nik euskaraz hitz egin nahi dut, euskalkixan berba egin nahi dot, ondo >pentsatzen jata horren inguruko azterketak egitea, horren aldeko lana >egitia, baina ez sinismen edo salbaziño kontu batengaitik. Urte askoz >daroiaguz salbaziño kontuak entzuten, oh gu bidean galduta, oh gu pekatari, >eta tristurazko egoera batera baino ez gaituzte eraman. > >Elena > >
Eibartzaindiako abatesa, abade eta monjen baimenaz, laiko baten erantzuna: Nagikerixa, kristautasuna, siñismenak, salbaziñua, pekatarixak eta tristuria.... Erlijiñuan aittatziakin erreakziño nabarmena euki dozu, alerjikua esan geinke, izan be, gure inguruan miñ asko egin dau gero, judeo-kristau katolikuen eskema masoka-sofritzailiak. Egixa esateko, gure monjiak bota daben pastorala irakurri ostian ez jata halako burutaziñorik gogora etorri, irribarre txikixa baiño. Euskeria, euskalkixa izan edo ez, bizirik daguan izatia da (nahiz bizi biologiko materialik izan ez), aldakorra berez eta erabiliaren erabiliaz normalizatzen, arautzen doiana. Eibarko euskeriakin, beste euskalki gehixenen antzera, aldrebeskerixia pasau da...gaitza (Francovirus eta beste batzuk), sasoi batian normalizauta zeguala erabilpenaren aldetik (erabilpenak egindako "arautzia" eta gero arauak berak jasota) eta oin egoera nahasixan daguala, hikakua galtziar, hiztun onenak 60 urtetik gorakuak eta abar. Arau aldetik ondo, osasun aldetik...ez. Beraz, dakan baloria emon ezkero, berreskuratzia guztiz arrazoizkua eta biharrezkua da. Eta arauak jaso, irakatsi, ikasi eta kalian dantzan jarri ezkero, gero hizkuntza berak izan bihar dau egoera, hitz, tresna, kontzeptu barrixetara egokitzeko ahalmena. Bueno ba Elena, ez bildurtu zerrenda honetan zaindari dakaguzen taliban edo eibartzain-oso diranekin. Ez deskue beste batzuk moduko inpernu konturik aittatzen eta umoria takian potian darabixe. Ez dago pekataririk, penitentziarik (???)...........(Eibarko-Eibarreko??????) eta tristura egoerara iñor bultzatzeko nahirik. Hori bai, euskaldun izatiak bere preziua daka: ahalegiña egin bihar poliki-poliki normalizaziñua lortzeko, bai batuan eta bai euskalkixan: jardun, jardun eta jardun...eta gai, modu eta kategorixa danetan. Eta batzutan...oso talibana izateko gogua sartzen jata: espainiarrek esate baterako, jasango ete leukie Iturgaizek (eta beste batzuk) euskaraz dakan hizketa kategorixia, españako gobiernora aurkezten dan politiko español baten espainieran? normalizacioia? Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
