----- Original Message ----- From: "Asier Arregi" >Bueno ba Elena, ez bildurtu zerrenda honetan zaindari dakaguzen taliban edo eibartzain-oso diranekin. Ez deskue beste batzuk moduko inpernu konturik aittatzen eta umoria takian potian darabixe. Ez dago pekataririk, penitentziarik (???)...........(Eibarko-Eibarreko??????) eta tristura egoerara iñor bultzatzeko nahirik.
-----------Ez, ez, trankil, ez naiz bildurtuko. Nik perezia aittatu dot, ez bildurra. Baina gauza bat da gauzak zelan esan behar diren eztabaidatzen jardutia, eta bestia salbaziñuaz berba egitea. Eta iruditzen jata euskararen salbaziñuaren aitzakixaz sarritan hizkuntza bera gutxietsi egin dela, elbarri bat izango balitz moduan tratatu dela. Hain zuzen elbarriek ere ez dute nahi salbaziñorik, normalizaziñua baizik. >Hori bai, euskaldun izatiak bere preziua daka: ahalegiña egin bihar poliki-poliki normalizaziñua lortzeko, bai batuan eta bai euskalkixan: jardun, jardun eta jardun...eta gai, modu eta kategorixa danetan. -----------Hori besterik da. Jakina euskaldun izatiak preziua daukala, minoriako edozein egoerak modukoa, garestia. Baina horrek ez dauka sinesmenarekin zer ikusirik. >Eta batzutan...oso talibana izateko gogua sartzen jata: espainiarrek esate baterako, jasango ete leukie Iturgaizek (eta beste batzuk) euskaraz dakan hizketa kategorixia, españako gobiernora aurkezten dan politiko español baten espainieran? ------------Arrazoia, ez leukie jasango horrelako politikorik, nahikoa daukate erregia jasatearekin. Elena _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
