Oierrek: Nik ere ikusi neban Imanoltxuk aitxatu daban txapelaren dokumentala, baina zatika, eta ez dakit nondik datorren txapela. Hori bai, Euskal Herriko XVIII. mendeko grabatu eta irudietan inor ez da hain arrunta txapela, erabiltzen diren kapela, gorro eta abarreko burukoen artean bat gehiago da. XIX. mendean hasten da zabaltzen txapela
Oierrek: Oharra: euskerazko txapela berbiak "sombrero" esan gura dau, sombrero klase guztia da txapela. Hamen inguruan, nik dakittela, ez dago berba berezirik "boina" esateko. Iparraldetik bai, handik boneta esaten jako (edo jakon, Ligueix-en bertso famatuetan legez). Ondo diñok: orduan HASTEN DA txapela klase hau zabaltzen. Eulalia Abaitua aristokrata argazkigillia Arratian zihar ibiltzen zan bere kajoitxuakin (bueno, kajoitxuakin morroiak erabilliko zittuan) eta bere argazkixetan, 1900 inguruan etaratakuak, 40 urtetik gorako gizonak fieltrozko sombreruak darabixe, eta hortik beherakuak dira bonetekin agertzen diranak. Hortaz gain, gizon nagusixak be orrazkera aboziñauakin agertzen dira: kaskarrian motza, eta kokotian luzia. Gaur egungo borrokilla eta ijitto gaztien modura, ígual-ígual. ¿Ez dozuez sekulan ikusi argazkixok? O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
