Leirek ondo esan dauan moduan platanuak arrazoi praktikuak bultzatuta iñausten dira hain goiz, hau da, gerorako orri marroiskek eragindako kaltiak eta lanak alboratzeko, orrixak berde-berde dagozela, ondiok bakarra jausteka. Zoritxarrez, askotan lan hauek oso txarto egitten dira. Ez teknika, ez jakiturixa eta ez mimorik apaingarri soiltzat dakaguzen eta bizidun-oso diran gure lagun hauek zaintzerakuan.
Toki txarretatik mozten dira askotan, zuhaitzaren adar-ipurdiko hazkuntza ehuna (basodun cambium-a) kaltetuz, zuhaitzari biderkatutako lanak emonez, estres egoerara bideratuz (energia izugarriak gastatu bihar dittu orbanak txukuntzen). Bestalde, iñausketa egunari (iratargixan zikluak eta izarren konstelaziñuak) ez jako bape garrantzirik emoten, funtsezkua izanda. Eta funtsezkuagua sasoiz kanpo iñaustian. Loraldixak normalian tenperatura eta argittasun zikluek eragitten dittue. Klima aldaketia ete? Hegoaixiak? Esdudixo bat be ikurritta dakat, landarien loraldi txoratuak, gizakixak sortutako eremu elektromagnetiko ezberdinekin lotzen dittuana. Bixar, aspaldittik Euskadi irratixan landare kontuetan esatari dan Jakoba Errekondokin egotekua naiz. Gogoratzen badot, galdetuko detsat sagarronduei buruz eta kontauko detsuet adituaren eritzixa. Batonbatek badaki, berak. Urtaruen aldaketia oso agirikua izan da urtiotan. Ni ume nitzanian urrak Urrian batzen genduzan (Iraila bukaeratik hasitta). Aurten Abuztu bukaerarako danak batuta. Iñausketak, landaria indartu ahal dau, baiña berez jarduera biolentua da, kaltegarrixa edozein modutan, eta behin hasitta, urtero egittia komeni dana (landarian bizitza-ziklo osua, urteroko ziklotan banatuz), bestela kaltia onura baiño haundixagua eta landaria heriotzera bidian jarri geinke...eta buganbillia bezelako batian urtian behin baiño gehixao ez legoke txarto, egunak ondo aukeratuz (iratargixa jeisten daguaneko zikluan - benetako hilbehera, ez "menguante"- eta kasu honetarako gemini, libra edo akuario aurretik pasatzen danian) eta mimo haundiz, formaziño egokixa zainduz eta loraldixak errespetatuz, eskertuko dau, eta baitta gero lorak begiratzen dittuan edozeinek be. Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
