Arraroa egin jata Asierri irakurtzea Ilargi eta elektromagnetismoaren
efektuen gainean.

Ni efektu horiei buruz eszeptikoa naiz, eta jakinik Asierrek ikasketa
teknikoak dituela nekazaritzaren inguruan (agronomoa, ez?) jakin nahi
nuke zein ikerketa zientifiko dauden gai horien inguruan. Badago ezer
horren gainean, Asier? Unibertsitatean aipatzen da ilargiaren efektua
edo elektromagnetismoarena?

Gari

On 11/16/06, Asier Arregi <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
>[...]
> Toki txarretatik mozten dira askotan, zuhaitzaren adar-ipurdiko
> hazkuntza ehuna (basodun cambium-a) kaltetuz, zuhaitzari biderkatutako
> lanak emonez, estres egoerara bideratuz (energia izugarriak gastatu
> bihar dittu orbanak txukuntzen). Bestalde, iñausketa egunari
> (iratargixan zikluak eta izarren konstelaziñuak) ez jako bape
> garrantzirik emoten, funtsezkua izanda. Eta funtsezkuagua sasoiz kanpo
> iñaustian.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to