Jopelas, Asier, eskerrik asko azalpen guzti hauengatik!

Ez neban hainbeste espero eta ez egin dudarik garbi daukadala ilargiaren 
efektu grabitazionalak nola eragiten dion lurrari. Mareen kontua garbi 
daukat alde horretatik.

Nik ulertuta dudanez, landareen izerdixa kapilaritate efektuaz mugitzen 
da landara barruan gora eta behera. Uler nezake ere izerdixaren igoera 
eta jeitsierei nolabait afektatzea lurraren grabitazioan dezimal 
aldaketak ilargixaren efektuz (magnetismoan ez, hori beste gauza bat da).

Onartu nezake teoria hori,  dezimal oso txikiak dira diferentziaren bat 
ikusi ahal izateko, baina demagun "acto de fe" egin eta sinisten dudala. 
Baina landareen izerdiarekin hasten direnek jarraitzen dute ilea 
moztearekin, hatzazkalekin, hilerokoarekin, likantropiarekin eta haur 
jaiotze tasarekin, eta hori ez dut pasatzen.

Nire sineskera baieztatzen duen informazio bila aritu naiz (bai, 
metodologia oso zientifikoa, je je...), baina ez dut aurkitu modu 
zientifiko batean landareen izerdia ilargiarekin lotzen duen 
ikerketarik, datu enpiriko gehi azalpen fisikoekin. Eskertuko dut lotura 
bat ematen badidazu.

Aurkitu dut adibidez National Geographic-eko artikulu bat, non esaten 
den geroz eta nekazari gehiago ari direla ilargiari begira, baina 
zientifikoek ez dutela oraindik frogatu ahal izan, eta litekeena dela, 
ilargiak bigarren mailan eragitea (ilargiak eguraldiari eragin eta 
eguraldiak landareri)

http://news.nationalgeographic.com/news/2001/06/0614_wireplanting_2.html

Gari


Asier Arregi(e)k dio:
> Ia ba, astronomia-biologia-magnetismo xinplia hasteko:
>
> Iratargixak, lurraren errotaziño mogimenduakin batera, itsasoko ura 
> maria goran eta beheran darabil, gezurra edo sorginkerixia?
>
> Ba era antzerakuan landare eta zuhaitzen izerdixa (barrukua, gazteleraz 
> "savia" esaten jakona) sustraietatik landare-burura gora ta behera dabil 
> iratargixan magnetismo indarra aprobetxatuz, sinergia lortuz astruen 
> magnetismuaz, eguneko ziklotan eta baitta hilabeteko ziklo ezberdiñetan.
>
> Iratargixak bi ziklo nagusi dakaz. Bata, ezagunagua, eguzki argixakin 
> ikusten dan zatixan araberakua, betetik hutsera eta hutsetik betera, eta 
> bestia eguzkixak urtebetian lez, goranzko fase bat (udaberri antzera 
> edo) eta bestia beranzkua (udazkena). Hau da, egun batian iratargixan 
> errekorridua jarraittu ezkero, konturatuko giñake eguzkixan antzerako 
> zeoze egitten dauala, ekialdetik urten, hegoaldian alturia hartu eta 
> mendebaldetik sartu. Hurrengo egunian be antzerakua, baiña piskat 
> goragotik edo beheragotik.
>
> Ziklo bixak hilabete ingurukuak dira. Ezagunenak, argittasunanak 29 
> egun, 12 ordu eta 44 minutu dittu eta bestiak, benetako "hilgora" eta 
> "hilbera", 27 egun, 7 ordu eta 43 minutu (normalian aldian edo 
> lokalizauta eukitzen doten iratargi egutegitik atarata). Beraz, bixen 
> artian desfase txiki bat dago. Egon leike, iratargixa igotzeko fasian 
> eta hilbera deitzen dogun horretan, alderantziz be, eta baitta gorutz 
> eta hilgoran edo betia eta behe behian eta abar.
>
> Ointxe momentuan, beranzko fasian dago, behe behian 22xan egongo dalarik 
> eta baitta hilbeheran be, hilberri 20xan izango dala.
>
> Landarietan eta batipat zuhaitzetan (egurraren kalitatian oso oso oso 
> garrantzitsua garaixan botatakua izatia), goranzko eta beranzko fasiek 
> eragin haundixa dake; eta goranzko fasetan izerdi gehixao egongo da 
> enbor eta hostoetan eta beranzkuan sustraietan. Euskarazko hilgora eta 
> hilbera, jatorriz, bigarren aittatutako zikluari egokitzen jakozela be 
> entzun izan dot. Horretara, "creciente" eta "menguante"rako hitzak 
> faltako litxakiguz edo nunbaitx-noizbaitx bidian laga dittugu. Argi 
> dagona da, lehen jendia gora begira gaur baiño gehixago egoten zala. 
> Egun, edo pareko pantaillara, aurrera-aurrera edo behera gehixago 
> begiratzen dogu, galtzen dogunaz ohartu be egin barik.
>
> Iñausteko adibidez, agirikua danez hauxe gauza xinpliau jakinda, 
> iratargixa beranzko fasian egotia komenigarrixagua da. Izerdi gitxiago 
> eukinda goiko aldian, adarretan askobe gitxiau sofritzen dau landariak.
>
> Ondo izan,
>
> Asier Arregi
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to