Epa,

Garik:
>Arraroa egin jata Asierri irakurtzea Ilargi eta elektromagnetismoaren
>efektuen gainean.

Baita niri ere.


Asierrek:
>Ba era antzerakuan landare eta zuhaitzen izerdixa (barrukua, gazteleraz 
>"savia" esaten jakona) sustraietatik landare-burura gora ta behera dabil 
>iratargixan magnetismo indarra aprobetxatuz, sinergia lortuz astruen 
>magnetismuaz, eguneko ziklotan eta baitta hilabeteko ziklo ezberdiñetan.

Horrela balitz, beraz, 12 (mareak bezala) edo 24 orduko ziklo bat egongo 
litzateke ere, ezta? Beraz, landareen izerdia, gora eta behera (apur bat 
behintzat), periodizitate horrekin. Eta aldi berean, edalontzi bateko ura, 
zergatik ez? Aldatzen al da hilgora eta hilbeherakin? Harrigarriena, 
horrelakorik inork ez duela ikusi.  Zergatik ote?

Bestalde, zer da ilargiaren magnetismo indarra? Ilargiak ez du eremu 
magnetikorik, edo oso oso txikia da. Eremu grabitatorioa esan nahi al 
zenuen? Bi gauza oso ezberdinak dira, eta baita efektuak ere.

>Ziklo bixak hilabete ingurukuak dira. Ezagunenak, argittasunanak 29 egun, 
>12 ordu eta 44 minutu dittu eta bestiak, benetako "hilgora" eta "hilbera", 
>27 egun, 7 ordu eta 43 minutu (normalian aldian edo lokalizauta eukitzen 
>doten iratargi egutegitik atarata). Beraz, bixen artian desfase txiki bat 
>dago. Egon leike, iratargixa igotzeko fasian eta hilbera deitzen dogun 
>horretan, alderantziz be, eta baitta gorutz eta hilgoran edo betia eta behe 
>behian eta abar.

Horrela idatzita, munduko gauzarik misteriotsuena dirudi. Lehena (29 
egunetakoa), bi hilgoren arteko denbora da. Bigarrena, ilargiak lurrari bira 
bat emateko behar duen denbora (eta ez beraz, "benetako hilgora/hilbehera"). 
Zergatik ez diren berdinak? Lurra/ilargia sistema  eguzkiaren inguruan 
biraka dabilelako, eta Lurra bere inguruan ere biratzen ari delako. 
Geometrikoki erraza da diferentzia hau nondik datorren ikustea (ikus 
http://www.astronomy.ohio-state.edu/~pogge/Ast161/Unit2/phases.html).

>Landarietan eta batipat zuhaitzetan (egurraren kalitatian oso oso oso 
>garrantzitsua garaixan botatakua izatia), goranzko eta beranzko fasiek 
>eragin haundixa dake; eta goranzko fasetan izerdi gehixao egongo da enbor 
>eta hostoetan eta beranzkuan sustraietan.

Hori, niretako, pseudozientzia da, zientziaren itxura eta berbak bai, baina 
zientziaren izpirik ez dutenak. Zergatik sortzen dira mareak? Ilargiaren 
eremu grabitatorioa Lurraren alde batean eta bestean desberdina da. Mareak 
eremu grabitatorio honen diferentziagatik eta lurraren errotazioagatik 
sortzen dira. Landare baten eskalan eremu grabitatorioa konstantea da. 
Ahaztu behar ez dena, eta mareen kontua ulertzeko funtsezkoa dena, tamaina 
edo eskala da. Oso eskala handiaz ari gara mareei buruz berba egiten 
dugunean, Lurraren alde batean eta bestean zer gertatzen den hartu behar 
dugu kontutan. Mareak sortzen dituen eremu grabitatorioaren diferentzia oso 
eskala handian gertatzen da, ez metro batean edo bitan. Ur edalontzi batean 
edo igerileku batean ez ezazu espero marearik ikustea. Landare batean ere 
ez.

Asierrek:
>Iñausteko adibidez, agirikua danez hauxe gauza xinpliau jakinda, iratargixa 
>beranzko fasian egotia komenigarrixagua da. Izerdi gitxiago eukinda goiko 
>aldian, adarretan askobe gitxiau sofritzen dau landariak.

Harek gauzak xinpliak jakinda,ilargia gora eta behera, landaria, enterau 
bez.


Garik:
>Nik ulertuta dudanez, landareen izerdixa kapilaritate efektuaz mugitzen da 
>landara barruan gora eta behera. Uler nezake ere izerdixaren igoera eta 
>jeitsierei nolabait afektatzea lurraren grabitazioan dezimal aldaketak 
>ilargixaren efektuz (magnetismoan ez, hori beste gauza bat da).

Nik ere hori entzunda dut eta askozaz logikoagoa (eta frogagarria) dirudi. 
Sar ezazu hodi fin bat uretan: zer ikusiko duzu? Ura, hormetan, goruntza 
doala apur bat: kapilaritatea. Auskalo non dagoen ilargia, baina urak, 
goruntza.

Asierrek:
>Eta.....................zientzia muga bat da. Interes jakinekin erabiltzen 
>dan muga gaiñera..............kontuz!!!!!!!!

Maila batean arrazoia duzu baina... zientziaren muga esperientzia da. 
Zientzia bide (oparo) bat da, ez muga bat. Nahi dituzun interes jakinekin 
erabili (esaidazu baina, zein interes jakin dira horiek?), baina 
esperientziak esango du azkenean zer den benetazkoa eta zer ez. Pena bat 
landareek berbarik ez dutela egiten, bestela azkar asko jakingo genuke 
ilargiak zenbat eragiten dien...

Asierrek:
>Eta benetako zientzia, aurreratuena, fisika kuantikotik aurrera datorrena, 
>esperimentaziñotik sortzen dana, ZIENTZIA ASIMILATUA baiño askoz 
>aurreratuagua da. Kontuz mugekin, zabaldu ezagutzapideak.

Hau ez dut ulertzen: zer da zuretzat zientzia asimilatua? Zer zientzia 
aurreratuena? Hipotetikoena? Esperimentazioatik soilik datorrena? Gehien 
erabiltzen dena? Emaitza zehatzenak ematen dituena? Emaitza zehatzak zerekin 
alderatuta?

Erlatibitatearen teoria ez zen, zuzenki, esperimendu batetik sortu. Eta bere 
garaian aurreratuena zen. kuantikaren kasuan, esperimendu ezberdinetan 
lortutako emaitza bateraezinak esplikatzeko sortu zen. Gaur egun, partikulen 
fisikan adibidez, teoria esperimenduen aurretik dator askotan. Halere, 
teoria baten balioa, esperimenduek erabaki behar dute, edo lukete.

Eta: zergatik, fisika kuantikotik aurrera datorren zientzia, delako zientzia 
asimilatu hori baino askoz aurreratuagoa da?? Zein da desberdintasuna teoria 
"klasikoagoekin"? Elektromagnetismo klasikoa guztiz txarto dago, ala Newton 
zeharo oker zegoen, ala erlatibitate orokorra ez da horren orokorra? DNA-ren 
egitura txarto lortu al zen? (x-izpiak erabilita, eta zientzia 
klasiko-klasikoaren metodoak erabilita, kuantikoa ezertarako erabili gabe, 
ez baitzen beharrezkoa).

Ondo izan,

Oier

_________________________________________________________________
Dale rienda suelta a tu tiempo libre. Mil ideas para exprimir tu ocio con 
MSN Entretenimiento. http://entretenimiento.msn.es/

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to