Erregalu polita, bai.

Orain kastañuelenak badaka logika gehixago. Hasieran irakurri nebanak pixkat
amorratu ninduen baña jakin barik larregi ez kritikatzia erabagi neban. Ta
hola hobe, emoten dau Debabarreneko alkatiak zentzudunak izan diala oparixak
eramaterakuan.

Hala be, askotan erregalu hauetan originaltasuna falta izaten da. Ustekaben,
beste fanfarre batzuen urteurrenak-eta ospatu dittugunian, ahalegiñak ein
doguz zerbait originala egitteko: "platillo" bat (baterixiarena), adibidez.
Baña zaillagoa izaten da: adibidez, txapa baten letrak grabatzerakuan
apurtzeko arriskua egon leike.

Ustekaben I. Urteurrenian erregalo polit bat jaso genuan, Benita
Balenziagaren eskutik: botijo bat, Ustekaberen orduko logotipoa marraztuta
zekala. Gure beste "trofeo"ekin batera dakagu Musika Eskolan, izan be, ez
dakagu iñor aktuaziñuetan botijua eramateko lana hartzen dabenik.

Josu.


2006/11/16, [EMAIL PROTECTED] <[EMAIL PROTECTED]>:

Gaur goizian radixuan entzun dot Ester Larrañaga ingurumen salburua Kenyan
da kongresu edo jardunaldi batzuetan. Bertako ekologia vice-ministruari
Wangari Maathai-ri (bake nobel sariduna 2004an) Gernikako arbolaren kimua
eruan detsa opari. Hori andriori zuhaitzak ibiltzen da landatzen eta
arbelengaiñeko proiektua asko dakaz.
Oin urte batzuk Bilbon egon zan eta Gernikara eruan zeben eskursiñuan.
Zoratuta geratu ei zan arboliakin. Horri dala eta, Larrañagak kimua eruan
detsa, eta asko eskertu ei detsa.
Entzun eta zuekin akordau.
Erregalu egokixa da, ezta?
leire, arbolazale


> Txinako bidaian ibillittako bat etortzen jaku kontsultara (Osinalde
> Mutrikuko alkatia) eta gaur aprobetxatu egin dot hari kastañuelena
> galdetzeko.
>
> Badirudi opari asko eruan dittuezela, danak txikixak. Gehixenak
> harrijasotzaille eta aizkolari tipokuak, eta halan. Baiña ba zeguala
> enpresari bat, Kuwaitekua izatez, arrazoi konkreturen batengaittik
> Espainiakin lotutako zeozer erregalatzia interesatzen jakela, eta
> berandako zirala kastañuelak. Hau da, opari askoren artian kastañuela
> pare bakarra eruan dabela, beste gauza guztiak euskal tipokuak.
>
> O.
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to