¡Josu, "El Defensor de los Gobernantes Desvalidos" barriro erasuan! Modu honetan Amatiñori lekua kenduko detzak, seguru. Urte asko dittuk aurretik... Bueno, lagaidak Leire eta hire arteko demandan eskua sartzia, ¿bai? Kotxien gaineko asuntuan ez naiz sartuko. Nere ustez, azken urtietako kotxe kopuru igoera zoruari emon biharreko erantzuna ezin leike izan aparkamentu gehixago sortzia, kotxe kopuru hori jaistia baiño. Kontenedorien gaiñian, hor bai sartuko nauk. Ikuspegi panoramiko pizkat, lehelengo: - Ni txikixa nintzanian (34 urte, Mekolan) zaborra etxietako atarixetan lagatzen zan. Basureruak etortzen ziran billa, eta bide nagusixan geratutako kamioira eskuz eruan. - Halako baten, ni ondiok gaztetxua, agindua etorri zan basuria puntu jakin batzutan konzentratzeko. Mekolako pegora guztiak punto batera eruan bihar izaten ziran. Kriston inkomodidadia basuria jaistera juan bihar izaten giñanondako. - Gero, punto hórretan kontenedoriak jartzen hasi ziran. - Azken urtietan, kontenedoriak kendu eta lurpekuak jartzen hasi dira. - Leku batzutan (Bittorixan, esateko), lurpekuak kentzen hasi dira eta haize konprimiduzko sistema superteknologikua jartzen hasi dira. ¿Ba dakik zer uste doten? Errepide obretan legez, halako infraestrukturak fabrikatzen dittuezen enpresak be asko eskertzen dabela gure administraziñuan norabide eza. Urte gitxittan 1000 bidar aldatu izan dira zabor-bilketarako tresnak eta euren modeluak, dirutza bat gastatuta. Eta benetan, horrekin lortu dan onuriari dudakua eresten detzat. Kalia garbitzeko kamioitxo zepillodunak: txarto garbitzen dabe, eta askotan eskobadun bat juan bihar izaten da atzetik txokuetatik zikiña eskuz kentzeko. Motxilan kargatzen diran bentiladore motordun hórrek: kriston zaratia etaratzen dabe, eta eurixa danian ez dabe balixo. Keia be, tamañua. ¿Ez litzake komeniko halako tresnak baztartu eta lanpostu gehixago sortzia? Lekeittion halan egitten juek, eskuz eskobatu, eta etxata begittantzen bape tercermundistia danik. Josuk: Eta usaina? Oierrek: Lurpeko kontenedoriak be usain majua botatzen juek. Usainik egon ez daiñ, sarrixago bildu (eta ez dira hainbeste beteko). Josuk: Eta oinezkuondako tokixa? Oierrek: Bai. Úntzagan behintzat, lurpeko kontenedoriekin oiñezko tokixa librau danetik han ikusten dot jente guztia pasiatzen. Arkupetatik edo plaza erdittik ez, ¿eh? Kontenedorien onduan. O.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
