Epa Asier, Gari, Leire, eta besteak,

Berriz ere erantzun luzea baina parteetan irakur daitekeena. Gaia 
interesgarria den arren, ez dut uste luze erantzuten jarraituko dudanik, 
astirik ez dudalako. Baina hau ez da eztabaidatik irtetzeko aitzaki bat!

Hona ba:

>LEIREKIN BERBETAN:

>- Leirek: Nik lehen egutegixari begiratzen netsan baiña, gaizki aittu ez 
>badot, horrek ez dau balio.

Nire gomendioa: egiozu kasu Asierri. Ni oker baldin banago, hobe berak 
esaten duenean depilatzea. Ni zuzen egonda, berdin dio noiz depilatzen 
zaren.

--------------------
Asierrek:
>Eta ointxe Oierren mezuakin sartuko naiz saltsan, nun Garin esaldixak be 
>sartzen diran, egitten diran baieztapenak indartu nahixan edo.

Ni amaieratik hasiko naiz, eta gero erantzunekin jarraitu.


Asierrek:
>Bukatzeko proposamen bat luzatzen detsuet bixori, gure eszeptikuei, muga 
>txiki batzuk apurtzeko. Hitzordutxo bat egin geinke eta ZIENTZIA NAGUSIxan 
>mugetatik kanporako esperientzia xume bat bizi eta elkarbanatu. Zuek esan, 
>nahi dozuen ala ez. Eibarren nunbaitten geldittu geinke, toki erosoren bat? 
>Arratsalderen batian lanetik bueltan edo? Zuenian igual Gari, 
>Codesintaxenian?

Barkatu, baina eszeptikoa zu zeu zara. Nik zientzia "normala" nahiko zuzena 
dela sinesten eta ikusten dut, egunero gainera, egi guztia ez dela sinesten 
dudan arren. Baina hurbilketa ona dela, bai. Eta oso ondo dabilela, ere bai.

Zure proposamena betetzea ez dakit noiz izango den posible, kanpoan bizi 
naizelako eta Eibartik oporretan besterik pasatzen ez naizelako, eta gutxi. 
Bestela, niregatik, ederto. Ordurarte, jarrai ezazu eszeptiko izaten.

Ea ba, beste kontuekin hasiko naiz.

>ERANTZUNA ASIER:
>Eta landarian izerdixa ez da komeni likido homogeneo bezala ulertzia. Ez da
>zuzena. Likido horretan, azukreak, almidoiak, hormonak, pigmentuak eta abar
>doiaz. Danak ez doiaz toki berdinetara, ezta abiadura berdiñian be. Zelan
>egitten dau hori landariak?

Ez nik ez inork ez luke likido homogeneo bat bezala ulertuko, guk jaten 
ditugun txuletak homogeneoak ez diren bezalaxe. Eta txuletaren gauza 
bakoitza behar duen lekura joango da, natura argia delako. Argia, ilargi 
argia behar izan gabe horretarako.

>Ikusten al dozue eremu magnetikua edo
>grabitatorixua?

Ba bai, txinatarrek duela milaka urte asmatu zutela iparorratza. Bota ezazu 
burdin hautsa paper batean eta iman bat gerturatu: zer ikusiko? Edo eremu 
elektromagnetikoaren parte politena ikusi nahi baduzu, altxa begiak eta 
begirau ortzadarra. Eremu magnetikoa "ikusi", ikusi nahi baduzu, gerturatu 
iman bat ordenagailu pantailara  (katodikoa baldin baduzu, pantaila lauekin 
ez dut frogarik egin) eta begiratu zer pasatzen den. Hori guztia 
"unibertsitateko zientziak" esplikatzen du.

>Ez ikustiak ez dau esan nahi ezebe ez dala pasatzen, guk ikusten
>ez dogula besterik ez. Mediterrranioko mareia be askoz txikixagua da eta 
>laku
>batian nekez igarri leike, eta zer!

Hegan dabiltzan elefanterik ere ez dugu ikusten, eta ez dugu sinesten 
existitzen direnik. Mediterraneoan ia marearik ez dut ikusten, eta ulertzen 
dut zergatik. Landareetan zuk mareak ikusten dituzu, eta benetan, nik ez dut 
ulertzen.

>Bizidunetaz ari garanian, landare zein animali, naturako aldaketak 
>sentitzeko
>mekanismo ultrakonplexutaz ari gara. Gure gorputzak (emakumienak 
> >gizonezkuenak
>baiño era xenxibleaguan) Lurraren eremu magnetikuan aldaketa oso txikixak 
> >igarri
>ahal dittu. Makina elektromagnetikuak izanda, Lurraren eremu magnetikora
>egokituta gaoz (7,8 Hz, eta gure inguruan 43.000/45.000 nT, Schumann-en 
>uhina
>deitzen dana).

Suposatzen dut jakingo duzula, baina izozkailuetan jartzen ditugun imanak 
lurrarenak baino eremu handiagoa sortzen dute inguruan... Beharbada horrek 
erakartzen gaitu izozkailuarenganant gose garenean. Lurraren eremu 
magnetikoa historian zehar aldatu egin da, eta etorkizunean ere aldatuko da. 
Asko aldatuko al gara gu, ondorioz? Auskalo!

--------

>Oierrek:
>Bestalde, zer da ilargiaren magnetismo indarra? Ilargiak ez du eremu 
>magnetikorik, edo oso oso txikia da. Eremu grabitatorioa esan nahi al 
>zenuen? Bi gauza oso ezberdinak dira, eta baita efektuak ere.

>ERANTZUNA ASIER:

>Ui! Hamen benetan uste dot desadostasun oso nabarmena dakagula, 
> >oinarrizkua.
>Ezagun da oso, eta geroago eta frogatuagotzat jotzen dot, Unibertsitatietan
>erakusten deskuezenak ez dakela zerikusirik benetako zientziarekin,
>zalantzagarrixak diran gauzak egixa absolutotzat erakusten deskuez eta, eta
>konstanteki jakiturixiari mugak jartzen.

Hemen dago gakoa, hortan, ados.

>Ni ez naiz bape pozik egoten teoria bat ulertu barik onartzian.

Ezta nik ere. Horregatik iruditzen zait are harrigarriagoa zuk diozuna 
esatea, ezin dudalako ulertu.

>Eta lau bat urte
>daroiadaz nere kontura magnetismo, energia teluriko, frekuentzia 
>ezberdinetako
>eremu elektromagnetiko, erradioaktibitate eta abarrak aztertzen. 
>Begibistara
>ikustezinak diran aldetik, ez dira kontu ulerterrazak.

Urteen kontuagatik balitz, ni, txapeldun. Kuriositatez: zer irakurtzen duzu? 
Liburu "ofizialik"?

>Benjamin Franklinek, Faraday jarraitzen, elektrizitate bakarra zegoela
>ondorioztatu zeban (elektroi korrontiak sortutakua). Eta "ofizialki", gaur 
>arte.

Faraday Franklin hil eta gero jaio zen. Eta "Ofizialki"? Mesedez, badakit 
unibertsitatean irakatsitakoa ez zaizula asko gustatzen, baina ireki edozein 
egoera solidoko liburu, eta erdieroale batean zer gertatzen den begiratu. 
Edo pentsatu zer gertatzen den elektrolisian.  Edo, erradiaktibitatea aipatu 
duzunez, esan, zer dira positiboki kargatutako alfa partikula horiek? 
Korronterik ez lukete sortuko? Nahi baduzu protoiekin korronte bat egin 
dezakezu, nahi baduzu positroiekin. "Ofiziala" izango da elektrizitate 
bakarra dagoela, " elektroi korronteak sortutakoa", baina zientzialariak ez 
dira enteratu eta zenbait azeleragailu diseinatzean, positroiak erabiltzea 
pentsatu zuten aspaldi. Nik dakidan kasu batean bederen gero elektroiak 
erabili zituzten, beharbada norbaitek "ofizialki" horrela egin behar zela 
esan zielako. Franklinek karga kontserbatzen dela esan zuela esan nahi al 
zenuen? Hori bai dela nahiko ofiziala.

>Baiña, lehenagotik William Gilbertek bi elektrizitate mota bereiztu zittuan 
>(bi
>poluak sortzaile bezela) eta 1586an Lurra iman erraldoi baten pare 
>portatzen
>dala azaldu zeban. Gero DuFayk jarraittu zittuan ikerketak bide honetatik,
>azkenian zientifiko askok grabitatia ondo ulertu arte.

Ni ere Kant-en gera ninteke eta berak esandakoa gaurko filosofiatzat hartu, 
Kanten ondoren esandako guztiak erabat ahaztuz. Edo are txarrago, atzerago 
joan historian eta Aristotelek esandakoak zientziaren adierazle bezala 
hartu.  Gilberti eta Galileori metodo zientifikoaren sorrera zor diegu. 
Baina ez pentsa esan zuten guztia zuzena dela. Grabitatea Newtonekin ulertu 
zen hobeto, eta are gehiago Einsteinekin. Elektromagnetismo klasikoa, 
Maxwell-ekin bereziki (Gilbert eta DuFay baino mende batzuk beranduago!!). 
Etab, etab., etab.

>Grabetatia, astruan
>masaren eta masara distantziaren araberakua da. Baina zer da masa hori, ez 
>al
>daka karga elektrikorik? Eremu grabitatorixua, astro-masaren akumulaziño
>elektrikuarekiko era guztiz proportzionalian ematen dan efektua da.

Berriz ere galdetzen dut: erradiaktibitatearena, eta beste dena, ondo 
irakurri al duzu? Zer da neutroi bat? Kargarik gabeko partikula. Baina 
neutroiak  badu masa. . Beraz, zuk diozuna, " eremu grabitatorixua, 
astro-masaren akumulaziño elektrikuarekiko era guztiz proportzionalian 
ematen dan efektua da" gezur galanta da. Ala ez? Beste adibide bat: masa 
berdin-berdina dituzten bi gorputz, bata eremu magnetikoarekin (edo 
kargarekin, edo nahi duzunarekin) eta beste bat ez kargarik ez eremu 
magnetikorik gabe, baina masarekin. Hori ez al da posible? Bai. Nola 
esplikatzen duzu, zure "guztiz proportzionalarekin"? Fotoiek ez dute 
masarik, eta aldiz, eremu elektromagnetikoa hedatzen dituzten partikulak 
dira. Non dago masa, zelan esplikatu zure teoriarekin? Nola esplikatzen dute 
zuk aipatutako teoriek indar nuklear ahula eta erradiaktibitatea?


>Iratargixan eremu magnetikua Lurraren magnetosferan txertatzen da, ixa
>desagertuz. Honek logikoki, astroaren eremu grabitatorixuan eragiña daka
>(gutxituz eta grabitaziño unibertsalaren legian erroretxo bat eraginez). 
>Izan
>be, eremu magnetikua eta grabitatorixua, efektu desberdiña egitten daben 
>indar
>berdiñaren formak dira.

Badakit ere NASAn konfidantza handirik ez duzula, baina egin duten gauzen 
artean, ilargiaren eremu magnetikoa neurtu dute, edo hala diote. Ia ia 
iparorratz bat satelite batean jartzea bezain erraza. Eta zer aurkitu dute? 
Ilargiak ez duela eremu magnetikorik.

Eta, "eremu magnetikua eta grabitatorixua, efektu desberdiña egitten daben 
indar
berdiñaren formak dira" diozu. NASAn konfidantzarik ez, unibertsitatean 
irakasten digutenean ere ez, baina zugan konfidantza itzela duzu. Einstein 
bera, erlatibitatearen teoria orokorra frogatu ondoren, zuk diozuna 
frogatzen saiatu zen bere bizi osoan. Bereziki horretan lan egin zuen jo eta 
ke. Ez zuen lortu. Ezta Dirac-ek, ez Feynman-ek, ez Schwingerek, ez 
Wheeler-ek, ez Weinberg-ek, ez Hawking-ek, ez Penrose-k, ez Witten-ek  , ez 
inork. Munduko fisikari asko saiatu dira hortan, eta inork ez du lortu 
oraindik. Halere, zuk, ziurtzat duzu. Sinestu nahi duzuna, baina errespetu 
guztiarekin, nik besteak sinesten ditut.

Supersoken teoriarekin ere, uste dut hori frogatzeke dagoela. Eibarren 
baina, eremu magnetikoa eta grabitatorioa indar berdinaren efektu 
desberdinak direla frogatuta dago. Errepublikiarekin ere lehenak izan ginen, 
ez dakit zergatik harritzen naizen.

Beste galdera bat: nola esplikatzen duzu zuk atomoen nukleoan karga 
positiboak izatea, elkar alderatzen baldin badute? Grabitateak elkartzen al 
ditu? Ala zer? Are garrantzitsuago: kalkulurik egin al dezakezu zuk aipatzen 
dituzun teoriekin, efekturik aurresan, magnituderik eman? Hori da 
pseudoteorien problemetako bat: zenbaki bat eskatzean, zenbaki bat eman 
ordez, hamaika aitzaki!! Zuk gutxi sinesten dituzun teoria horiek 
("unibertsitatekoak" ) oso emaitza onak ematen dituzte esperimentuekin 
alderatuz. Beste zerbaitetan sinestu ezkero, behintzat, hobeagoa izatea 
espero dut!


>Magnetismua grabitatiaren funtsa da, eremu horren existentziaren arrazoia 
>eta
>alderantziz. Grabitatia, magnetismo, edo hobe esanda, elektromagnetismo 
>mota >bat
>da, ez besterik. Elektrizitatia dago magnetismuaren eta grabitatiaren 
>atzetik.
>Bixen arteko desberdintasuna, oso xinpleki azalduta, zera da: eremu
>magnetikuotan uhinak polo bakarrekuak dirala eta eremu grabitatorixuan 
>uhinok >bi
>poluez osatutako bi uhin magnetiko gainjarrixek osatzen dabela (edo 
>polaritate
>bikoitzeko uhinek).

Benetan, ez dut ulertzen. Elektrizitatea (elektrostatika ala 
elektrodinamika??) grabitatearen atzetik omen dago. Zer da uhin magnetiko 
kontrajarrien kontu hori, zer esan nahi duzu?  Zer da polaritate bikoitzeko 
uhina?Bestalde, ziurrenik esan nahi duzunarekin erlaziorik ez duen arren, 
monopolo magnetikorik ez da aurkitu oraindik (Eibarren ez bada), teorikoki 
existitu daitezkeen arren (eta gainera, existituko balira, Maxwell-en 
ekuazioak simetrikoagoak lirateke, politagoak).


>Egun zientifiko askok darabixen teoria honek gauza asko azaltzen dittu 
>benetan.
>Ulertzeko moduan esplikatziak gitxienez pare bat folixotako idazlana 
>eskatzen
>dau. Interesa badakazu, "no problem", gustoko kontuak esplikatzia atsegiña 
>da
>eta egingo dot. PDF interesgarri bat be badakat oin dala urte batzuk 
>ataratakua.
>Bialduko detsut nahi ezkero.

Hala bada, interes handia dut hori irakurtzen, ahal duzunean bidali iezadazu 
PDFa mesedez. Astia dudanean irakurriko dut, eta ahal izanez gero, iruzkin 
txiki bat ere egingo dut. Bidalitako bestea oraindik ezin izan dut irakurri 
(baina eskerrik asko!).


ASIERREN ERANTZUNA:

>Ba barkatuko destazu Oier, baiña ez naiz fase horren arrazoi agerikuenak
>ezagutarazten saiatu, ikusten dana baiño. Fisikarien eskemak begiratzia 
>baiño
>aberasgarrixagua da iratargixari jarraipena egin eta bertan momentuan,
>norberaren errealitatian, konturatzia. Beraz, gure planetatik 
>begiratzerakuan
>ikusten dana azaldu dot. Paralelismo errezena eginda, eguzkixakin nabarmena 
> >da:
>eguzkixak goruzko fase bat daka, urte hasieratik ekainak hogetapikura arte
>(eguzki-gora, je,je) eta goixa harrapatzen dabenetik berriz behe behian
>dagonerarte "eguzki-bera". Honetaz konturatzia erreza da. Iratargixakin 
>bardiña,
>baiña zikluak iratargixak lurrari buelta emoten egitten daben denporia 
>egitten
>dau. Eta hiru egunian behin edo hola iratargixa begiratzen badogu eta bere
>errekorridua jarraittu, konturatuko gara goranzkuaz edo beheranzkuaz
>(betetasunaz gaiñ). Dana esplikau ezkero liburuska bat idatzi biharko 
>neuke.

Lasai, horrelako liburu asko (eta onak) daude. Eta eguzki/lur/ilargi/beste 
planeten orbitak plano berdinetan ez daudela hartzen dute kontutan 
(ekliptikak), eta misterio barik ziklo horiek guztiak esplikatzen dituzte.  
"Fisikarien eskemak begiratzia baiño
>aberasgarrixagua da iratargixari jarraipena egin": aipatu dudan orbiten 
>kontu hori zerura begira egin zuten, gure planetatik, ez orri batera 
>begira. Baina  norbaitek esan zuen bezala, beste zentzu batekin: " zerura 
>joan nahi baduzu, begira ezazu lurrera".



--------

ERANTZUNA ASIER:

>Landaria zuk uste baiño gehiagotaz "enteratzen" da. Gizonak baiño 
>errezeptore
>garatuaguak be izan leikez metereologia, astronomia, elektrizitatia eta 
>energia
>ezberdinak prozesatzeko.  Ez da izango gero, denbora faltagaittik, 
>lehenengo
>hominiduak duela 1.800.000 urte agertu baziran, lehendabiziko klorofila 
>duela
>3.600.000.000 urte hasi ei zan aireko karbono inorganikua organiko 
>bihurtzen eta
>gainontzeko bizidun guztien bizitza ahalbidetzen.

Harriak landareak baino lehenago sortu ziren, baina ez dira horregatik 
derrigorrez garatuagoak (halere, oso garatuak izan daitezke eta harrien 
artean garatuena, harri filosofala da).


>Argittasuna uhin elektromagnetiko askok osatzen dabe eta landariak dira 
>ezpairik
>gabe uhin horien izaera hobeto detektatu eta aprobetxatzen daben bizidunak.

Ez nekien landareek WIFI-rik zutenik ezta irratia entzuten zutenik. Fijatuko 
naiz hurrengoan. Bestalde, uhin elektromagnetikoak, uhinak, ala partikulak 
dira?


--------

ERANTZUNA ASIER:

>"landare izerdixa kapilaritate efektuaz mugitzen da". EZ, EZ, EZ, eta hamar 
>mila aldiz, EZ. Kapilaritatia efektua da, ondorixua, ez likidua mugiarazten 
>dabena. Kapilaritatian, likidua eta pareten arteko erakarpen indar 
>intermolekurrak, grabitazio indarra gainditzen dabe eta likiduak igo 
>egitten dau. Traspiraziñua be ahaztu jatzue landare barruko likiduen 
>mugimenduan.

Nik ez dut pentsatzen kapilaritatea landare batean gertatzen den oro 
esplikatzen duenik, hori argi eta garbi. Baina landare batean ura igotzeko 
metodo garrantzitsua dela, bai. Kapilaritatea likido/pareten arteko indar 
intermolekularren ondorioa dela, noski, unibertsitateko lehen mailako liburu 
batean (eta baita institutoan ere, ziurrenik) irakurri daitekeen bezala. 
Unibertsitatekoa denez, sinestu behar al dut ala ez? Osmosia ere gezurra al 
da? Unibertsitateko liburuetan ere agertzen da eta...

>Zer dira erakarpen indar intermolekularrak? Ba elektrizitatia, magnetismua, 
>besterik ez.

Eta grabitatea, non dago orain grabitatea??? Hau bai grabea dela.


>Hodi finak likido guztiekin egingo al leuke kapilaritate efektua?
>Zegaittik likido batzuk hodian sartu be ez dira egingo?

Ez, likidoaren eta hodiaren arabera emango da ala ez da emango. Berriz ere, 
unibertsitateko liuburuetan ederto esplikatuta dago.
--------

ERANTZUNA ASIER:

>Interes jakinen jabe eta populaziñora heltzen dan informaziñuan
>zentsore-ahaldun: Ikerkuntza garestixenak ordaintzen dittuenak, 
>multinazional
>ezberdinak (lehen mailan, farmazeutikak), AEB, NASA, makrofinantzen munduak 
> >eta
>abar. Populaziñua objetutzat, negozio gunetzat hartzen da. Eta aurkikuntza 
>asko
>iskutuan gordetzen dira, edo beraien interesen kontra doiazenak 
>deprestijiatu,
>zokoratu edo gauza txarragoak egingo dittue.

Asier, ikerkuntza garestienak Europan publikoak dira: CERN, European 
Spallation Source, European Synchrotron Radiation Facility, Institut 
Laue-Langevin, European Space Agency, European X-ray Free Electron Laser, 
European Extremely Large Telescope... Farmazeutika kontuak bereziak dira, 
hori egia da. Baita ikerkuntza militarra. Horiek biak aparte utzita, nik ez 
dut ezagutu zentsura zientifikorik ezta zentsuratutako ikerkuntzarik. Nire 
ustez, aipatu ditudan zentru horietan ez dago zentsurarik.
--------
>BUKATZEKO:


>Baiña, aitortu bihar, atsegin haundixa dala Gari eta Oierrekin 
>eztabaidatzia, nahiz eta askotan beraien erantzunak asmatzen oso errazak 
>diran.

Berdin. Eta honetan ere, zu irabazle. Nik, antzik ere ezin diet hartu zure 
erantzunei, ezin baitut zure logika jarraitu, nire ikasketa eta lan urteek 
nire garuna zeharo zapuztu dutelako eta ikusten dudan guztiak kontrakoa 
esaten didalako.

>Baiña errezena, goittik behera onartzen dan hori, zalantzan jartzen ikasi 
>biharko genduke, eta onartzeko errazoiak dagozenian, onartu...baiña 
>arrazoirik ez dagonian?

Horixe bera, horixe bera. Azkenean, biok ados!

-------

Luzea, baina mamitsua, espero dut.

Ondo izan,

Oier

_________________________________________________________________
Grandes éxitos, superhéroes, imitaciones, cine y TV... 
http://es.msn.kiwee.com/ Lo mejor para tu móvil.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to