Nik uste dot nahiko garbi esan dotela. Oinarte esandakua mantentzen dot: 1.- nik ez dot uste garbiketa modu tradizionala mantendu behar bada lanpostuak kontserbatzeko izan behar danik. a.- langileek beste postu batzuk bete ditzaketelako. b.- Mantendu behar bada, izan dadila garbiketa hobea egiten delako horrela (eta hau, esan moduan, ez detsut diskutiduko, ez dakidalako). c.- Zarata aldetik hobeagoa zein dan argi dago, nahiz eta ni lo nagoenean ez naizen enteratzen.Hortaz, ez gabiz diskutitzen zein garbiketa sistema dan onena, baizik eta bata ala bestia aukeratzeko parametruei buruz. Nik hori eztabaidatu dot, nahiz eta bata ala bestiaren alde ez egin, neurtu beharreko parametro horiek ez ditudalako neurtu. Parametroak neurtu barik ez nago ez zurekin ez Udalakin: neurketa nola egin eztabaidatzen ari naiz. Zuzenean BAI/EZ diskusiƱoan ez naiz sartu eta ez dot egingo, momentuz. Josu.
Eta hau argiago jarrita, momentuz diskutidutako hiru parametroak: 1.- ZARATA Hobea metodo TRADIZIONALA. 2.- LANPOSTUAK "Libre" geratzen diren langileak beste arlo batzuetara dedikatu daitezke: lanpostu kopuru berdina, zerbitzu hobeagoak eskeiniz. Hobea MAKINEN BIDEZKOA. 3.- GARBIKETA-KALITATEA EZ DAKIT zein dan hobea.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
