Zerrendan lehenago urten zala uste dot: Europako herri batzutan etxian sortzen diran soberakiñak sailkatziaz gaiñ, ordaindu biharra dago tamaiña jakin bateko zabor pakete bakoitzeko. Hauxe, Suizan egitten dabe, kuadrillako bat Zurichen egon zan oporretan eta harrittuta geldittu zan, zabor poltsen prezio garestixaz eta jendiaren ahalegiñ berezixaz.
Emaitza: - Sailkapen ezin hobia. - Dentsitate haundiko paketiak, ondo-ondo konprimitutakuak. Tristia da gero, kotxiakin herri barruan poliki ibiltzeko demaseko koskak bihar dittugu. Antzerako eran, zaborrekin, tasa kuantitatibo edo proportzional bat ondo legoke, gure kakaz kontzientzia piskat hartzeko (urteko fijua ordainduta uste dogu administraziñua kritikatzeko eskumen osua dakagula). Sortzen dittugun hondakiñen erantzunkizuna guria izan biharko litzake. Baiña ez, praktikuagua, hobe erantzunkizuna administraziñuana izatia eta askoz hobe hondakin piluak lurpeko potzuetan iskutau egitten badittue, "ojos que no ven...." Mokoroa! Zelan dok? Erabiltzen diran paper, plastiko, poltsa asko ez dira biharrezkuak (bilgarrixak hondakinen herena izan leikez). Eduki-ontzixak berrerabili egin leikez inungo arazo barik, janarixanak, tresnenak...eta gauzak eduki-ontzi edo poltsa barik erosi. Hondakiñ organikuak ondo banatuta, konpostatzia merkia, eraginkorra eta ez-kutsatzaillia da. Gaiñera, urtiekin konpostatze planta batian biogasa sortu leike ustelkuntzan sortzen dan metanotik (eta honekin elektrizitatia) eta baitta lurrak hobetzen birziklatu leiken konposta be. Araban apustu hori egin dabe. Japonian, errausketak sortzen dittuan gas osasungaitzak dirala-ta (toxikuenetakuak, dioxinak), aspaldittik guztiz alboratuta dago erraustegixen egitasmua, barririk egitten ez dala. Europako toki askotan, bardiñ. Gu ze gara, harek baiño tontuaguak edo? Gure agintarixek aukera hobiena dana esaten deskue...eta guk lehelenguan siñistu? Fededun ugari gure artian. Britania Haundixan kontrako adibidia, erraustegi berriren bat egin dabe, dioxina emisiñuak ondo kontrolauta dagozelakuan. Baiña "istripuz" keia gitxiago filtratzen bada? Eta filtratzen edo neutralizatzen diranak nora doiaz? Zabortegixen kontura eta zaborraren kudeaketaren inguruan "zientzia.net" gunian artikulu interesgarrixak dagoz: erraustegixak, konpostatzia, kudeaketa, dioxinak, aldekuak, kontrakuak, adituak eta abar: http://tinyurl.com/y2osd4 AHTarekin ez bezela. Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
