At 17:13 2006/12/03, Amatiño wrote: > Zine-aretoetan ikusgai izan dugu Al Goreren An inconvenient truth >dokumentala. Una verdad incómoda gaztelaniaz eta «Une vérité qui dérange», >frantsesez. Hau da, ingelesez «egia desegokia», gaztelaniaz «egia deserosoa» >eta frantsesez, berriz, «egia asaldagarria». Titulu frantsesa da egokiena, >hori da-eta filmeak egin nahi duena: asaldatu.
Blog interesgarri batean jakin nuen honen berri: http://www.nandoquintana.com/blog/1164841880/index_html Nando Quintana da nere lankide bat, Trapagarangoa, Elorriora ezkondua, egunero Eibarrera dator lanera, Gorostaballeko CodeSyntaxera. >Zentzu honetan, dokumentala Al Goreren showa >da. Ingurumenaren defentsan, baina showa. > >Dokumentalak ez du, behar bada, ezer berririk esaten. Gai honetaz dakienak >ez du segurutik ezer ikasiko. Baina, hala ere, zer pentsa eragiten du. >Kontrakoak ahultzen ditu, eszeptikoak konbentzitu, aldekoak indartu eta >guztiak erabat asaldatu. Film erdia ikusi dut oraingoz. Egia da Goreren komunikazio eta propaganda saio pertsonal ondo antolatu bat dela. Bikain antolatua, antzoki batetik egiten duen aurkezpena. Pelikulak oso kezkatzekoa dirudi. Atzo iluntzean hasi ginen ikusten, etxean familian. Peru gure semea ere oso interesatua ikusten... eta neu, erdi izututa. Koño, hau beldurrezko pelikula bat da, hemen nago 8 urteko mutikoarekin ikusten, ze etorkizun utzi behar diogun berari... Intermedio bat egin genuen, eta ohera. Jarraituko dugu pelikula ikusten. Umearentzat egokia da ala ez? Ez dakit, baina, behin hasita, jarraituko beharko dugu. Pelikula zeharka lortu dugu. Nandok bere blogeko sarreran erreparatzen dio film amaieran agertzen diren bi oharri: a) Animatu jende guztia film hau ikusteko b) Filmaren kopiak egiten badituzu, Estatu Batuetako legeak jazarriko zaitu. Biak kontraesanean daude... baina Nandok a).-ren bidetik jo du. Bere blog sarreran lotura bat eskaintzen du Emule edo horrelakoetatik jaisteko filma. Niri kopia bat pasatu zidan. Kopiatzeko moduan daukat, beraz, inork nahi balu. Nando Quintanaren blogetik ikasi ditudan beste egia asaldagarri batzuk: http://www.nandoquintana.com/blog/1163626067/ Kongoko gerrak eta ordenagailuen osagaiak http://www.nandoquintana.com/blog/1161270745/ Munduko leku kutsatuenak ez daude Lehen Munduan Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
