Aupa Luistxo:

Luistxo Fernandez(e)k dio:

>Jarraituko dugu pelikula ikusten. Umearentzat egokia da ala ez? Ez dakit, 
>baina, behin hasita, jarraituko beharko dugu.
>  
>
Etorkizunari begira, ez neuke esango ume batentzat desegokixa danik 
halakuak ikustia (ejjjjjem, egixa esateko, ez dakit Gore showmanaren hau 
zelakua dan, oso "gorea" igual, kopixan bat lagatzen badestazu eskertuko 
netsuke, edo bardin, Amatiñori). Gaiñera zure umiak guria baiño 
etorkizun luziagua biharko leuke, eta zer esanik bez zure umien umiek. 
Eurak eragin haundixagua jasango dabe, denboran behintzat.

Bildurrik ez baiña! Hori izan leike gakua, egixa bai, baiña bildurra 
paretik kenduta.
Egoeriari buelta emotia badago! Arrastua edo bide egokixa geruago eta 
beranduago harrapatu,  hurrengo belaunaldixek lan zailagua eukiko dabe. 
Baiña era bardiñian, uste dot, gizakixan eboluziñuak be tamaiñan 
aurreratu dabela eta hemendik aurrerako umiek jauzi ebolutibo haundi bat 
emoteko aukera dakela piskat lagundu ezkero. Burua erabiliz.

>Nando Quintanaren blogetik ikasi ditudan beste egia asaldagarri batzuk:
>http://www.nandoquintana.com/blog/1163626067/ Kongoko gerrak eta ordenagailuen 
>osagaiak
>http://www.nandoquintana.com/blog/1161270745/ Munduko leku kutsatuenak ez 
>daude Lehen Munduan
>
>Luistxo
>  
>
Egia asaldagarriz inguratuta gaoz. Edo hobeto esanda, zati asaldagarrixa 
izkutuan daken errealitatez inguratuta gaoz.

Coltan mineralaren asuntua itzela da. Telebistako albistegixetan 
sarrittan ikusi dittugu Mobutu, Kabila, eta etnia ezberdinen arteko 
hilketak. Ez deskue esaten herri europarrok eta AEBak bando bixak batera 
armaz josi izan dittugula, eta hango mineralen ustiaketak eta mehatzien 
kontrolak egun teknologiaren punta puntako multinazionalak eragiten 
dittuala, eta alderantziz, hónek enpresen interesek be Afrikako Kongo 
inguruak ederto astintzen dittuela.

Atzo, "Otro mundo es posible"ren beste kapitulu bat TVE2en. Oso ona.

Asier Arregi





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to