At 18:22 2006/12/14, you wrote: >Iñork ezer kontatzen ez dabenez nik bota bihar zeozer.
Nere kronikia Sustatun juan da ( http://www.sustatu.com/1166090124 ), baiña behian errepikauko dot. >Inglesez egin zebanak esan zeban poliki egitten ahaleginduko zala, eta >eskerrak! Bizkor egin ezkero....Kritikaren bat be merezi dau esandako >gauza batzuk baiña ez da monmentua. Momentua danian, bota. >Luisek pelikulia ahaztu zeban. Eta ni pelikulia hartzera baiño ez nintzan >juan! Barkaeziña. Asier eta Leiren kopixak prest, eta eruatia ahaztu. Hemen dakaraz mahai gañian! >Dana oso ondo. Hori bai, hurrenguan kalefaziñua jarri. Jarritta egon zan arratsalde osua, baiña amatau ekitaldixan, bestela zaratia... --- eta kronikia hemen: Pozik nago, Sustaturen 5. urteurreneko jaia nola irten zitzaigun. Atzo, apur bat urduri nengoen, zalantza horiekin ea beti bezala harrikadak jota lagun baino etsai gehiago egiten ote ditudan... Baina gonbidatu genituen hizlariek ere probokazioaren bidea hartu zuten, eta horrek arintzen du nire kulpa. Teknologiaz jardutea etorkizunari aurre egitea dakar, ausardia behar da, lotsa gutxi, kontzientziak zirikatu. Sustaturen bidea halakoa izan dadila aurrera begira ere! Aldatu dugu apur bat <http://www.sustatu.com/5urte/>urteurrenarei buruzko orria, eta <http://www.sustatu.com/5urte/hitzaldiak>presentazioak hemen kargatu ditugu, Slideshare erabilita. Zaila da hitzez eman dena, lagungarri soil horren laguntzarekin irudikatzea, hala ere. Adibidez, <http://www.slideshare.net/luistxo/iban-arantzabal-sustaturen-5-urteurrena/>Iban Arantzabalen aurkezpenean, hitz-gakoak besterik ez daude, ez Ibanek esan zuena komunitatea terminoa azpimarratu zuenean... <http://www.slideshare.net/luistxo/ed-freyfogle-nestoria-and-the-basques/>Ed Freyfogleren aurkezpena, berriz, 80 diapoz osatua dagoela ikusiko duzue: ba, bost minutuan pasatu zituen, taka, taka, eman eta eman, hitzaldi bizi batean. <http://www.slideshare.net/luistxo/iban-zaldua-nola-salbatuko-duen-internetek-euskal-literatura/>Iban Zalduaren powerpointa ulergarriagoa da, hala ere, eta bizitzan egin duen lehena kontuan izanda, badu meritua gure gonbidatuak. Ed Freyfoglek nondik nora iritsi den Euskal Herria esan zigun: Yahoon ibili ondoren, orain Javier Etxebesterekin dabil <http://www.nestoria.co.uk>Nestoria proiektuan, eta horretan, CodeSyntax-ek (Tagzanian duen esperientziarekin) zerbait egin duela ere esan zuen. Eskerrik asko loreengatik. Horrez gain, Euskal Herrian Interneten dabiltzanok, atzoko audientzia, izan zuen hitzaldiaren ardatz: zer egin behar dugun? Anbizioa. Aim big. Aditza denean, apuntatu (eskopetarekin, adibidez), eta izena bada, jomuga edo jopuntua, hori da aim. Funtsezko gauzetan zentratu, gainerakoak ahaztu, eta jostunaren aholkua ere eman zigun: measure twice, cut once. Birritan neurtu, behin moztu. Freyfogleren probokazio gogorrena, ekonomikoa izan zen. Freyfogle amerikarra da, eta enpresa gizona, eta etxe salmentara begira dagoen bilatzaile bat antolatu badu, ez da hipoteken munduak zirrara berezia egiten diolako... Txinan merkeagoak dira, gu izan gaitezkeena baino hainbat bider merkeago, esan zigun Ed-ek. Egia da, badakigu, baina gogorra da Interneteko ekintzaile honek hortik ateratzen duen ondorio logiko eta arrazionala: erabil itzazue txinatarrak, 80 eurotan egiteko Europan 1500 kostatuko zaizuna... Birritan neurtu, behin moztu, eta mozketa lan manual hori, Txinan. Nik uste dut hori denok dakigula, eta Arrasaten bereziki, baina, ai!, euskaltzale saiatuaren belarrian gogorra egiten da entzutea. Freyfogleren kapitalismo globalarena entzun ondoren, deseroso samar egon zen horietako bat Iban Zaldua izan zela uste dut. Baina bera ere probokatzera irten zen. Internetek salbatuko omen du euskal literatura. Editoreak ezabatuko ditu (jomugan <http://www.google.com/url?sa=t&ct=res&cd=1&url=http%3A%2F%2Fwww.eibar.org%2Fblogak%2Fmendiguren&ei=FB-BRc2lJpbAwgGc_tXuDQ&usg=__huKMcs6ryymg7ad-mOwJSJHkYwg=&sig2=ImXsGhMzRK6jDlu0ImbLuQ>Xabier Mendiguren Elizegi zeukan bereziki, eta entzule genuen hura ere), eta beste neurri batzuk ezarriz gero dena hobeto joango da: * demokrazia online Euskadi Sariak erabakitzeko... * kritika puntuatuak sarean, hala nola <http://www.metacritic.com>Metacritic gunean * denok ezizenekin, Indezents, eta kito. * Resident Writer II, bideojokoa, idazlearen ibilbide gogorra fasez fase... Bere presentazioak nahiko ondo jasotzen du. Paperekin igo zen Iban, ze ez zen gehiegi fidatzen presentazioak funtzionatuko ote zion, baina, tira, lehen powerpointa izateko, ondo moldatu zen. Okerragoak ikusi ditugu (mordoa). Gero ni igo nintzen... eta bota nituen harrikada txiki batzuk. Horretarako ordaintzen didate ebento hauetara gonbidatzen nautenean. Minutu batzuk lehenago Euskadi Irratiko mezularian elkarrizketatu nuen, eta han ez nuen soltatzeko aukerarik izan, baina hitzaldian ez nintzen isildu: egunero egunero, entzule euskaldunari programa horretan eskaintzen zaion digitalen errepasoan Clarín eta Le Figaro agertzen dira. Egunero dute zerbait interesgarria, albiste edo iritzi esanguratsuak, jakingarriak. Euskal blogek, ez Sustatuk, ez beste ezerk ez dute errepaso digitalean sekula aipamenik jasotzen. Clarín, beti interesgarri, Sustatu sekula ere ez... Albistea zer den definitzea izango da kontua. Beste harrikada txikitxo bat ere bota nuen horren harira. Duela egun batzuk Peio Arreitu <http://www.atxukale.com/blogak/tolon/xuxen-openoffice-2rako>Tolon-ek atera zuen albistea bere blogean, Xuxen OpenOfficerako aurkitu zuela, eta probatzera zihoala. <http://www.sustatu.com/1164991476/>Sustatun jaso genuen aipamena, eta erantzun batek atentzioa deitu zidan (eztabaida korapilatsu bat ere egon zen tartean): "Albistea eman baino lehen topatu du Tolon-ek XUXEN kode irekikoa..." Kontxo. Albistea zer zen? Komunikatu ofiziala eman behar zuen Miren Azkaratek Jaurlaritzatik? Tolonek tresna aurkitzea eta, poz-pozik, hura probatzera gonbidatzea ez da albistea. Blogetan gauzak argitaratzea ez da albistea... putada bat izango da, beharbada! Harrikadaren jomuga nahigabekoren biktima etorri zitzaidan gero, komentario hori utzi zuen laguna. Ez nuen bera edo bere lana kritikatu nahi, noski. Bakarrik agerian jarri nahi nuen, ikusmira aldatzera behartzen gaituztela blogek, teknologia kolaboratibo hauek. Albisteak, iritzia, ez dira dagoeneko kanal edo erakunde ofizialen esklusiba. Denok dugu ahotsa. Eta informazioaren merkatuan gertatzen ari den bezala (blogei esker), beste merkatu batzuetan ere bai: ekonomia 2.0 zer izango da? Interneten jendeak teknologia eta komunikazioa nola darabilen, horixe begiratuta, hortik ikasita, asmatuko dugu (agian!) etorkizuneko plaza- eta lan-merkatuan bizitzen, euskaldunentzako toki bat egiten. Zirikatu behar dugu adimena, horretan asmatu nahi badugu. Ondoren, Iban Arantzabal etorri zen. Kazetaritza digitalik ez dagoela-eta, nik esandakoa gezurtatzera. Eskerrik asko, Iban, eta baita berba gako bat ekarri zenuelako atzo: Komunitatea. Komunitate horretako hainbat lagun izan ziren atzo gurekin. Eskerrik asko denei. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
