Sustatu punto kom 5 urte

Saraua ondo egon zan, nahizta Gorosabeli holakuak gustau ez.

Serafinen boliduan arazo txiki batzukin egin genduan jun-etorrixa 
Serafin, Leire ta hirurok, izan be, kristal lausotuak errepidia 
asmatzeko lanak emoten zetsazen gure pilotuari.

Amerikanua oso amerikano, ondo eta atsegin, sistema globalaren 
esplotaziño abantailak agertuz: txinuak askobe merkiau egin ahal badabe 
egin deixela eurek! Hori bai, prozesua ondo neurtuta, birritan edo bihar 
diranetan, behin bakarrik mozteko, eta mozketa ahal dan merkien. 
Nahibeste eztabaidatu leike, baiña errealidadia da.

Iban Zalduak oso ipoin politta kontau zeskun. Oso gustora entzun neban. 
Euskal Literaturaren salbaziñua ziberliteratura anonimuakin irudikatu 
zeban,  editorialak alboratuz eta kritika batzuk pertsonalizatuz (lartxo 
igual? berak jakingo dau).

Gero Luistxok eta Iban Arantzabalek sustaturen izanbiharra ondo agertu 
zeskuen, bi ikuspegitatik, harrikadak harrikada (Luistxonak, klaro).

Eta bukatzeko blog irabazlia, sari banaketa, loterixia...eta pintxuak 
ardau onan laguntzaz.

ZORIONAK !!!

Ekitalditik kanpora, Patxitraperonian Amatiñona proposatzen zan blog 
"onena" moduan:

http://patxitrapero.blogspot.com/

Agur eta agur-musuak danori, hurrenguan "in vivo" Elena

Asier Arregi





Amatiño(e)k dio:

>Hi, Leire erreportari... Eskerrik asko.
>Ze, hamengo gaiñerako alproja guztiak ez jone ezer kontatzen eta¡
>
>Amatiño
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to