Oier Araolazak:
> ..... Iritsi zen neska bat, gure alboan zegoen mutilerangan hurbildu eta
musu eman zion
> ezpainetan. Beste neska bat etorri eta honek ere ezpainetan muxu. Mikel
> eta biok elkarri irriparre egin genion "Poligamoa duk kabroi hau!".
> Baina berehala okertu zitzaigun irriparrea. Etorri zen punki itxura
> beldugarriko morrosko bat eta hari ere musua ezpainetan gure mutilak.
> "Ostras, zer ote den abanguardia!".

--------Bai, nere lagun batzuek be ohitturia dake. Neri neuri gustau
gehixago gustatze jata matraillian bi laztan (lagun artian, jakiña)Uste
dot kontakto fisikua haundixagua dala. Alkar "sobatzeko" aukera gehixago.

 Bapatean Lipus agertu zen. Hasi zen
> bati eta besteari ezpainetan musuak ematen eta halako batean gu ere
> ikusi gintuen. "Ene, hemen zaudete, eskerrikasko etortzeagatik. Etorri,
> aurkeztuko dizkizuet gure taldekideak". Glupss... Ez nion Mikeli
> begiratu ere, txistua tragatu eta mutil bati lehen musua emateko
> prestatu nintzen. "Hau Aitor da". Iritsi da nire ordua. Animo, ez
> dezatela antzeman urduri zaudenik.

-----------Nik ez dakitt ze bildur detsazuen mutillok beste mutil batzueri
laztanak emoteko. Alkar astintzen dozue, kriston palizia emonda. Ez da
hobia laztan bat ahuan?

Hasi nintzen hurbiltzeko urratsa
> ematen, Aitorri begiratu eta hura kieto. Urrats erdian izoztu nintzen.
> Aitorrek bekainak altxatu eta "Aupa" esaten dit. "..eee.. aupa, bai,
> hori AUPA". Uffffaaaaaaaa..... Denek zekiten gu ez ginela tribukoak.
> Eskuak poltsikotik atera gabe okotsa altxatzeko keinu txiki batekin
> agurtu genituen denak. Zelako eskapada!

------------Nere lagun hórrek be kategorixak dakez, eta ni batzuetan
sartzen naiz eta bestietan ez. Gatxa izaten da jakittian noiz emongo
detsuen laztana ahuan eta noiz matrallian. Behin, holako bazkari baterako
alkartzerakuan, laztana emon biharrian alkarreri, hagiñekin egin genduan
txoke. <ez zan agradablia izan. Matraillian emone ezkero ez da holakorik
gertatzen!
leire, laztantzen
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to