Amatiñok:
Loyola de Palacio, Europako Batzordearen lehendakari-ordea, minbiziaz hil 
dela-ta, inon ez da agertzen bere egiazko izena Ignacia de Loyola denik. Bere 
ahizpa Urquiola de Palacio ministra ohia, berriz, Antonia de Urquiola.
Horien jatorria Markinakoa edo omen ( ezaguna gero anekdota: euskaraz ez baina 
markineraz ba omen dakite), baina inork badaki zergatik hobiratu behar duten 
Deba?

Oierrek:
Debakua idearik bez, baiña bestela Markinan kontatzen dana:
1. Plazakolako Urrixate jauregiko familixia da. Euren abizena berez JAUREGI da, 
baiña "de Palacio"ra itzuli zeben.
2. Hiru ahizta: Ignacia de Loiola, Ana eta Antonia de Urkiola (azken hau 
atzeratua da).
3. Ignacia de Loiola homosexuala zan, eta bere neskalagunakin lasai asko ibilli 
izan da urtietan Markiñatik.
4. Euskeraz zekixana, "egunon", "ze ordu da" eta "agur" tipoko 
konbertsaziñorako emoten zeban.
 O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to