Ez dakit Eibarren, baina Bergaran asko erabiltzen da espresiño hau: "Hontxe urtetzia egin dau".
Elena ----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[email protected]> Sent: Sunday, December 17, 2006 3:02 PM Subject: Re: [eibar] "Urten dot" (lehen inprimauko nau) Trebik: > Ba nik dittudan hiztegi "modernoetan", Harluxet Hiztegi > Entziklopedikuan > eta Elhuyar Hiztegixan, bixetan aditza "da/du" konjugatu leikela zehazten > dabe. Horretara, Euskaltzaindixan aurrean intsumiso agertzen dira. Ba, garai baten izango zan. Elhuyarkuak, behintzat, "zintzotu" dira ;-) Bere sareko bertsiñuan (azken-azkena), "irten da" besterik ez dau onartzen. > Ai, intsumisiñua zelako zentzun onekua dan! "Mili kaka" eta holakuak aspaldi amaittu ziran, Trebi; gaur egun zintzo demonio jarraitzen doguz danok Euskaltzaindiak esandakuak. "Ereduzko prosa" begiratzia besterik ez dago. http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/araka.html Bilaketa azkar baten, 4842 esaldi topau dittut (ATERA-IRTEN) aditzekin. %72 ATERA NAIZ estilokuak %28 IRTEN NAIZ estilokuak %0,5 IRTEN DUT estilokuak Prentsa eta Literatura banatuta begiratu ezkero: - Prentsan %80 ATERA NAIZ estilokuak dira (Luistxok atzo aittatu zeban hori), eta IRTEN DUT estilokorik ixa ez dago (Imanol Muruan artikuluren bat...). - Literaturan IRTEN DUT gehitxuago agertzen da, baina hor be banakia eta idazle gitxi batzuen artian: Edorta Jimenez, Xabier Montoia, Iñigo Aranberri, Sarrionandia... Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
