>Luistxo Fernandezek Euskadi Irratiko Mezularia saioko medio digitalen inguruan:
>> Euskal blogek, ez Sustatuk, ez beste ezerk ez dute errepaso digitalean sekula
>> aipamenik jasotzen. Clarín, beti interesgarri, Sustatu sekula ere ez...

Garik:

>Ba ez. Atzokoan lortu zenuen Mezularian Sustatu aipatzea. Zorionak!
>
>Hasiera ez nuen entzun, baina uste dut Mikel Irizarrek atera zuela
>gaia eta Maite Artola aurkezleak oso kabreatuta erantzun zion, nabari
>zitzaion oso haserre zegoela Luistxorekin, kritika hori elkarrizketan
>ez atera eta gero saioan egin zuelako. Ez zuela ulertzen eta ez zuela
>gai horretaz gehiago hitzegin nahi. Ni Maite Artola banintz telefonoz
>deitu eta Luistxori zuzenean kontuak emateko eskatuko nioke.
>
>Kontua da aurreko egun batean Luistxok emandako erantzun batekin beste
>kazetari bat haserretu zela. Beste mundukorik ez zion Luistxok esan,
>badakizue, bere ateraldi tipikoa, ezagutzen dugunok badakigu. Ez dakit
>horregatik prebentzioz edo aukerarik izan ez zuelako edo zer, baina
>Maite Artolari ez zion gaia atera. Edozein kasutan Maitek ez du
>pentsatuko ba, Luistxok kobardiaz edo lotsaz ez zionik hori esan ez?
>(imajinatzen duzue Luistxo lotsagatik isilik geratzea? nik ez)


Kontuaren muina ondo jaso du Xabier Lasak, Berria egunkariko bere 
irrati-komentarioan. Igandeetan izaten da Uhinetatik tiraka, baina ez dirudi 
online jartzen dutenik. Hortaz, hona kontuari dagokion ahapaldia hona kopiatua:

>Hautsak harrotu ditu Sustatu.com-en bosgarren urteurreneko jaian asteazkenean 
>Luistxo Fernandezek bota zuen harrikadak. EIko Mezularia-ko zuzendari Maite 
>Artolarekin elkarrizketa eduki eta berehala jendaurrean egin zuen diskurtsoan, 
>Luistxok irratsaio hori bera kritikatu zuen; bere esanetan, agerkari digitalen 
>irakurketara iristean Clarín, Le Figaro eta halakoek beti daukate titulu 
>interesgarririk, eta Sustatuk, aldiz, inoiz ez. Asko gabe Artolak Luistxoren 
>hitz  mingarriak antenaratu eta harridura azaldu zuen, elkarrizketan gaia 
>aipatu ere ez ziolako egin; kritikaren mamiari ez zion erantzun nahi izan 
>Artolak, hala ere. Egia esan, ez da lehen aldia Mezularia jomugan jartzen 
>dena. Joxe Arantzabalek bere blogean uztailean egin zuen gogoeatk eta jaso 
>zituen erantzunek zera leporatzen zioten, besteak beste: paperezko edizioa 
>duten agerkari digitalei bakarrik jaramon egitea, gertuko pentsamenduaren 
>erreferentzia den euskal blogosfera ezerezean uztea, El Mundo bertakotzat eta 
>Le Monde nazioartekotzat jotzea... Biharamunean, Mikel Irizar solsakideari 
>erantzunez, jasotako kritika aztertzen ari zirela baieztatu zuen Artolak. 
>Pentsatu nahi dugu agerkari digitalen atala osatzeko irizpideak aldatu egingo 
>dituztela goiz edo berandu.


Zuzenean egin zidaten elkarrizketan, galdetu izan balidate... ba botako nuen 
gerokoa, baina ez zen egokitu galderarik. Adibidez, galdetu balidate zer esan 
behar nuen ekitaldian, edo nola ikusten nuen hedabide tradizionalen eta 
blogosferaren harremana... Horrek emango zidan bide Artolari zuzenean 
aurpegiratzeko errepaso digitalarena. Baina ez zen tokatu.  

Geroko konexioa sorpresa konpletoa izan zen Artolarentzat. Normala. Bat-batean 
entzunda kritika, mindu egiten da bat. Ni honezkero ez naiz mintzen Clarín 
entzuten dudanean errepaso famosoan. Hasieran tripako mina ematen zidan. Baina 
"aizkenen", egunero egunero entzunda, barregura ematen dizu. Eta urteurreneko 
ekitaldiko audientziak barrezka hartu zuen nire ateraldia.

Mezulariak euskarazko digitalen errepaso benetakorik egin izan balu sekula, edo 
egin izan baliote sekula Mezulariako zuzendariari, akaso enteratuko zen agertu 
zela 
<http://www.eibar.org/blogak/luistxo/lapurrak-agerkari-euskaldun-digital-baten-etxean>kritika
 neure blogean, Joxe Aranzabalen 
<http://www.goiena.net/blogak/faroa/496>Faroan, Zabaldu.com-en, Eibartarrak 
zerrenda honetan... Baina ez, errepaso hori ez zegoen eginda. Egingo dute 
hemendik aurrera? Ez luke horren zaila izan behar 
<http://www.zabaldu.com>Zabaldu.com, <http://www.sustatu.com>Sustatu, Aurki 
(orango impasse honetatik altxatuko ahal dugu!) eta beste pare bat portada 
errepasatzea, bistadizo batean, ea zer esaten den... Clarín baino hurbilagoko 
edukia, duda barik.

Erreferentziara digitalerako: 
    * <http://www.goear.com/listen.php?v=0ad2934>Euskadi Irratiak egin zidan 
elkarrizketa (soinua) 
    * Minutu batzuk geroago, 
n<http://www.goiena.net/bideoak/sustaturen-jaia-luistxo-fernandezen-hitzaldia>eure
 interbentzioa (bideoa) 
    * <http://www.slideshare.net/luistxo/sustatu-5-urte/>Neure presentazioa. 
(flash bidezko PPT aurkezpena) 
Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to