El 2006, dic 19 , a las 11:40, Luistxo Fernandez escribió:

> Zuzenean egin zidaten elkarrizketan, galdetu izan balidate... ba  
> botako nuen gerokoa, baina ez zen egokitu galderarik. Adibidez,  
> galdetu balidate zer esan behar nuen ekitaldian, edo nola ikusten  
> nuen hedabide tradizionalen eta blogosferaren harremana... Horrek  
> emango zidan bide Artolari zuzenean aurpegiratzeko errepaso  
> digitalarena. Baina ez zen tokatu.
>
> Geroko konexioa sorpresa konpletoa izan zen Artolarentzat. Normala.  
> Bat-batean entzunda kritika, mindu egiten da bat. Ni honezkero ez  
> naiz mintzen Clarín entzuten dudanean errepaso famosoan. Hasieran  
> tripako mina ematen zidan. Baina "aizkenen", egunero egunero  
> entzunda, barregura ematen dizu. Eta urteurreneko ekitaldiko  
> audientziak barrezka hartu zuen nire ateraldia.
>
> Mezulariak euskarazko digitalen errepaso benetakorik egin izan balu  
> sekula, edo egin izan baliote sekula Mezulariako zuzendariari,  
> akaso enteratuko zen agertu zela <http://www.eibar.org/blogak/ 
> luistxo/lapurrak-agerkari-euskaldun-digital-baten-etxean>kritika  
> neure blogean, Joxe Aranzabalen <http://www.goiena.net/blogak/faroa/ 
> 496>Faroan, Zabaldu.com-en, Eibartarrak zerrenda honetan... Baina  
> ez, errepaso hori ez zegoen eginda. Egingo dute hemendik aurrera?  
> Ez luke horren zaila izan behar <http:// 
> www.zabaldu.com>Zabaldu.com, <http://www.sustatu.com>Sustatu, Aurki  
> (orango impasse honetatik altxatuko ahal dugu!) eta beste pare bat  
> portada errepasatzea, bistadizo batean, ea zer esaten den... Clarín  
> baino hurbilagoko edukia, duda barik.
>
> Erreferentziara digitalerako:
>     * <http://www.goear.com/listen.php?v=0ad2934>Euskadi Irratiak  
> egin zidan elkarrizketa (soinua)
>     * Minutu batzuk geroago, n<http://www.goiena.net/bideoak/ 
> sustaturen-jaia-luistxo-fernandezen-hitzaldia>eure interbentzioa  
> (bideoa)
>     * <http://www.slideshare.net/luistxo/sustatu-5-urte/>Neure  
> presentazioa. (flash bidezko PPT aurkezpena)


Luis, esan zenuena ez zen ezer berria eta ni ez ninduenn sorpresaz  
hartu. Hala ere, Euskadi Irratian badabiltza euskal blogosferara ere  
hurbiltzen. Formakuntza ere jasoko dute gai horrekin lotuta, eta ez  
mezulariakoek bakarrik (portzierto, oso saio ona iruditzen zait)  
kazetari gehiagok izango dute aukera mundutxo honetara  
gertutaratzeko. Oker ez banago urtarrilean. Euskarazko kazetaritza  
digitalera ez ezik, hurbilduko dira: euskarazko nabigaziora, firefox- 
era, hainbat blog komunitate euskaldunetara, aurkira, zabaldura,  
sustatura... kazetaritza modu berri batera. Jarri dituzte bideak eta  
nik gurago dut hori nabarmentzea orain arte egin dutena baino. Urte  
berria digitalen irakurketa berria. :-)

Iban 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to