Ño, hasi da biharrian? ointxe turroiakin bueltatzeko eongo dala, pozten 
naiz!

Ander Arroita

Oier Araolaza wrote:

> 
>
>Skype bidez urrutiko dei bat jaso dut gaur. Dakar-etik, Senegaletik. Bertan 
>bizi da orain gure kuadrillako bat, Oier Alonso. Orain dela hiru hilabete 
>iritsi zen Dakar-era, bertako Unibertsitatean irakasle izateko asmoarekin. 
>Orduerdiz hitzegin dugu skype bidez eta primeran. Gonbidatu dut 
><eibartarrak> zerrendan izen ematera eta ziur aski animatuko da. 
>
>Internet konexio ona Unibertsitatean ote duen galdetu diot, eta han baduela 
>ulertu diot, baina etxean ere konexio ona duela eta handik ari dela. Orain 
>hamabost egun Orangek erosi omen du bertako operadore nagusia, eta aste 
>batzutan arazo dezente egon direla, baina orain berriz ondo doala dena. 
>"Eibarren eta Dakarren txakurrak ortotsik" pentsatu dut nik. 
>
>Unibertsitateko lanarekin ez dut oso stressatuta sumatu. Hiru hilabete 
>ondoren 3-4 eskola baino ez omen ditu eman. Hastea kosta zitzaiela eta hasi 
>direnean grebatan sartu direla eta etenda daudela eskolak. Lurralde paketsua 
>dela hura, lasaia eta atsegina. Hala ere, abisatu diotela liskarrak sortuz 
>gero ez direla esne-berbetan ibiltzen, eta erne ibiltzeko. Hauteskunde 
>giroan daudela esan dit, eta liskar demasak daudela bi hautagai nagusien 
>artean. Batak bestea kartzelaratu baitzuen, eta orain komeriak. Hauteskunde 
>bezpera eta biharamunean kalera ez ateratzeko gomendatu diotela dio Oierrek. 
>
>oier. 
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>  
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to