Gaur joan da berriz Oier Alonso Dakarreko unibertstitatera eskolak 
berriz hasteko asmoarekin, eta heldu bezain pronto jakinarazi diote 
grebak bere horretan dirauela, eta berriz ere etxera irakaslea. Skype 
eta Tagzaniarekin ibili gara eta jakin dut azkenean non bizi den, 
satelite bistan itxura ederra du tokiak (bai, goitik dena oso polita 
ikusten da... esan dit berak), eta hondartza ikusten denez bertan du:
http://www.tagzania.com/item/36766

oier.


Oier Araolazak idatzi du:
>  
>
> Skype bidez urrutiko dei bat jaso dut gaur. Dakar-etik, Senegaletik. Bertan 
> bizi da orain gure kuadrillako bat, Oier Alonso. Orain dela hiru hilabete 
> iritsi zen Dakar-era, bertako Unibertsitatean irakasle izateko asmoarekin. 
> Orduerdiz hitzegin dugu skype bidez eta primeran. Gonbidatu dut 
> <eibartarrak> zerrendan izen ematera eta ziur aski animatuko da. 
>
> Internet konexio ona Unibertsitatean ote duen galdetu diot, eta han baduela 
> ulertu diot, baina etxean ere konexio ona duela eta handik ari dela. Orain 
> hamabost egun Orangek erosi omen du bertako operadore nagusia, eta aste 
> batzutan arazo dezente egon direla, baina orain berriz ondo doala dena. 
> "Eibarren eta Dakarren txakurrak ortotsik" pentsatu dut nik. 
>
> Unibertsitateko lanarekin ez dut oso stressatuta sumatu. Hiru hilabete 
> ondoren 3-4 eskola baino ez omen ditu eman. Hastea kosta zitzaiela eta hasi 
> direnean grebatan sartu direla eta etenda daudela eskolak. Lurralde paketsua 
> dela hura, lasaia eta atsegina. Hala ere, abisatu diotela liskarrak sortuz 
> gero ez direla esne-berbetan ibiltzen, eta erne ibiltzeko. Hauteskunde 
> giroan daudela esan dit, eta liskar demasak daudela bi hautagai nagusien 
> artean. Batak bestea kartzelaratu baitzuen, eta orain komeriak. Hauteskunde 
> bezpera eta biharamunean kalera ez ateratzeko gomendatu diotela dio Oierrek. 
>
> oier. 
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to